“Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza” erakusketa Nafarroako Artxiboan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV-XVII mendeak) erakusketa estrenatu du. Sorginkeriaren sorrera eta bilakaerari buruzko dokumentu ohargarri andana bat - Europa mailako sorta osoenetako bat - bilduak dira bertan. Erakusketak berrogeita bost dokumentu adierazgarri ematen ditu ikustera, fenomeno horrek Nafarroako Erresuman izandako eragin garrantzitsuak islatzen dituztenak. XIV. mende hasieran aurkitutako kasurik goiztiarrenetatik hasi eta 1609ko Zugarramurdiko gertakari ezaguneraino, garai oso luze bat azaldua zaigu.

Erakusketa Artxibategiko areto protogotikoan ikusgai egonen da urte bukaeraino, egunero, asteburuetan eta pesta egunetan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

  

Gehiago jakiteko

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak