Euskarazko bi film Zinemaldiko "Zuzendari Berriak" sailean

Euskarazko bi film lehiatuko dira aurten Dosnotiako Zinemaldiko "Zuzendari Berriak" sailean: David Perez Sañudoren Ane eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak. Perez Sañudok (Bilbo, 1987) orain arte labur metraiak zuzendu ditu; Ane bere lehen film luzea da euskaraz.
Imanol Rayok (Iruñea, 1986) lehen filma kaleratu zuen 2011an, Bi anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberriaren egokitzapena. Aldi honetan berriz ere, eleberri arrakastatsu baten egokitzeari lotu da - hots Maite Gorrotxategiren 33 ezkil (Elkar, 2016) - eta Itziar Ituño aktoreari eskaini dio Hil kanpaiak film beltzako lehen rola.

Bestalde sail ofizialean, Fernando Aranbururen Patria eleberrian oinarritutako telesailaren emanaldi berezi bat izango da Zinemaldian. Aitor Gabilondok zortzi zatiko hostokada sortu du euskal gatazkari buruz, HBO Europa katearentzat.

Donostia Zinemaldia irailaren 18a eta 26a artean iraganen da.

  

Ikus artikulua Berrian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak