37. Sarako Idazleen Biltzarra

Sarako idazleen Biltzarraren 37. edizioa, hastapenenan 2020ko apirilaren 13 eta 14an iragan behar zena, koronabirusarengatik atzeratua izan da eta azkenean, 2020ko irailaren 6an igandearekin iraganen da.

Azpimarratu dute babes neurriak ongi errespetatuak izanen direla ; izan ere, maskara erabilera derrigorrezkoa izanen da. Gainera, sartzeetan eta metro bat arteko mahai bakoitzean gel hidro-alkoholikoa banatuko da.

Usaian bezala, liburu aurkezpenak eta idazle topaketak eskainiko dituzte. Aurten, Koldo Amestoy eta Mari-Josée Basurco-ri Biltzar sariak banatuko dira.

Biltzarraren biharamunean iragan behar zen liburu munduko profesionalei zuzendu formakuntza eguna haatik ezezatua da.

 

  

Gehiago jakiteko

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak