Irailaren 20an igandearekin, Ondarearen europar egunen baitan, Kanboko herriak eta Arnaga Jauregiak « Arnaga, le jardin des livres » liburu azokaren hirugarren edizioa antolatzen dute.
Arnagako parkean intsektuen inbetario lan handia egin ondoan, eta Jean Rostand-en omenez, honako hau izanen da aurtengo liburu azokaren gaia: Gazteria, ondarea... eta marmutxak.
