Euskadi literatura 2020: lehen saridunak

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak urriaren 7n Euskadi Literatura saria jaso duten sortzaileen izenak jakitera eman ditu Gasteizko Artium erakustokian.

Euskarazko Literatura: Karmele Jaio, Aitaren etxea (Elkar, 2019) eleberriarentzat.

Haur literatura: Iñigo Astiz Martinez, Joemak eta Polasak (Elkar, 2019) olerki bildumarentzat.

Ilustrazioa: Miren Asiain, Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant, 2020) gaztelerazko gazte dokumentalarentzat.

Sariztatu bakoitzak 18 000€ko beka jaso du bai eta ere lanen itzultzeko proposamena 4 000€ko diru laguntzari esker. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 19n iraganen da Azkuna Zentroan (Bilbo). Arte horretan, beste sailetako irabazleak - Literatura Gaztelaniaz, Saiaketa Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena - ezagutuko ditugu.

 

Ikus artikulua Kulturklik.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak