Euskara eskuz esku: Euskaltzaindiaren tresna digital berria

Euskara eskuz esku (EEE) Euskaltzaindiak sortu duen tresna digitala da, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) laguntzarekin; horren helburu nagusia da Euskaltzaindiaren arau guztien aurkeztea da, molde sinplifikatuan. Iparraldeko hiztunen artean, euskara batuarekiko izan daitezkeen dudak edo ez ezagutzeak argitzea da asmoa, Iparraldeko euskara batuaren formak lehenetsiz.

EEE tresna lau ataletan antolatua da:
-    Aurkezpen orokorra
-    Gramatika arau sinplifikatuak
-    Ikus-entzunezko materiala
-    Inkesta soziolinguistikoak

Tresna digitala euskaldun alfabetatuei zuzendua da eta bereziki, egunerokoan, euskara idatzia erabiltzen duten orori. Eskaintza erdaldunei ere egokitua da, frantsesezko bertsioa Le basque de main en main garatua izan baita. Bertsio honek, arauak ez ezik, eskaintza bera proposatzen du.

Euskara Eskuz Esku bisitatu

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak