« Pierre Loti et le Pays basque » erreportaia Arte katean

Claire de Roux Arte kateko « Invitation au voyage » emankizuneko kazetariak Pierre Loti idazleari buruzko erreportaia aurkezten du: « Pierre Loti et le Pays basque » [Pierre Loti eta Euskal Herria]. Alain Quella-Villéger - idazlea, historialaria, Pierre Lotiren obran aditua - eta Jean-Louis Marçot - Hendaiako Pierre Loti Elkarteko lehendakaria - galdezkatuak izan dira kari horretara.

Erreportaiaren laburpena:
Ramuntcho, Pierre Lotiren euskaldun ideala
Euskal Herrian egin zituen egonaldi ugarietatik, Pierre Lotik eleberri bat sortu zuen: Ramuntcho. 1897an argitaratua, eleberriak zintzoki deskribatzen du maite zituen herrien bizitza.

Erreportaia gaurdanik sarean ikusgai da Arte.tv gunean, 2021eko urtarrilaren 8a arte. Arte telebista katean hedatua izanen da azaroaren 10an 16:30tan.

Pierre Lotiren eleberri famatuaren (berriz) ezagutzea proposatzen dizugu Bilketaren artikulu hau irakurriz: Ramuntcho - Pierre Loti, 1897.

 

Ikus erreportaia Arte.tv atarian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak