Eleketa erakusketa: Hazparne aldeko herri memoriari buruzko lekukotasunak sarean

Joan den irail-urrian Hazparneko mediatekan aurkeztua izan zen lehen aldiz Eleketa, ahozko oroimenak izeneko Euskal Kultur Erakundearen erakusketa ibiltari berria, 2007 urteaz geroztik eramandako bilketa etnografikoaren emaitzetan oinarritua dena.
Zorigaitzez, COVID-19 izurriteak eragin bigarren etxealdiak erakusketa bertan behera utzi du. Hemendik aitzina Hazparnen erakutsitako lekukotasun guziak Mintzoak.eus atarian ikus daitezke, euskarazko edo frantsesezko azpitituluekin.

Lekukotasunen aurkibidea ikus Eke.eus atarian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak