"La trinchera infinita" Oscar sarietako bidean

Espainiako Zinema Akademiak Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga gipuzkoar fimegileen La trinchera infinita hautatu du, Oscar sarien ekitaldian Espainia ordezkatzeko.
2019an atera zenetik, filmak hainbat sari garrantzitsu irabazi ditu Donostiako 2019ko Nazioarteko Zinemaldian (zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, gidoi onenaren epaimahaiaren saria) edo 2020ko Goya zeremonian (aktore onena, soinu onena).

Sinopsia: Espainia, 1936. Higinio errepublikaren aldekoa da, eta tropa frankistak etortzerakoan gizonaren bizia arrisku larrian da. Rosa bere emaztearen laguntzarekin, bere etxean ezkutatzea erabakitzen du. Errepresalien beldurrak eta batak bestearekiko sentitzen duen maitasunak bikotea gatibutasunera kondenatzen dute.

Ikus film-iragarkia:

 

Ikus artikulua Berria.eus atarian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak