500 urteko maitasun olerki bat

Euskarazko lehen olerkia izan daiteken testua aurkitu dute Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Eskuizkribu anonimoa da; 1508 eta 1521 urteen artean idatzia dela uste dute ikerlariek. Azkoitiko (Gipuzkoa) XVI. mende hasierako notario agiri batetan aurkitu du euskarazko testu anonimoa Rosa Aierbe doktoreak.
Testuak olerki baten zirriborroaren itxura du, gaztelerazko agiri baten ertzetan agertzen da. Dokumentua aspalditik numerizatua eta Gipuzkoako Artxiboen Atarian kontsultan izanik ere, aurkikuntza berria da.

Ikus artikulua Berria.eus atarian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak