Literatura unibertsala euskaratzen

EIZIE elkarteak euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteak biltzen ditu. Hogei ta hamar urte hauetan asmo izan du literatura unibertsala euskarara ekartzea. Horrela itzuliak izan dira Ernest Hemingway, Milan Kundera, Emily Brontëren obra batzu, besteak beste.
Aurten elkarteak lehiaketa abiatzen du, itzultzaile profesionaleri zein hasi berrieri idekia, Edith Wharton, Pier Paolo Pasolini, Marina Tsvetaieva eta Sherwood Anderson idazleen idazki batzuen euskaratzeko. Elkartearekin batean, Erein eta Igela argitaletxeak baita Eusko Jaurlaritza ere ekintzaren partaide dira.

 

Info gehiago

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak