Euskadi literatura sariak

Euskadi literatura sariak urtero euskal erkidegoko idazleek euskaraz edo espainolez idatzitako obra hoberenei banatuak dira.

Azken urteetan, sariztatuak dira euskaraz edo espainolez idatzitako obra literarioak, haur eta gazteendako obrak, euskarazko itzulpenak, euskarazko saiakerak eta espainolezko saiakerak.

Egile bakoitzak 18 000 euro eskuratzen ditu, eta 4 000 gehiago obra beste hizkuntza batera itzulia bada.

2015 urteko sariak urriaren 8an banatuak izan dira:

 

Euskarazko haur eta gazte literatura saria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren Argiaren alaba
Autoedizioa, 2014.

Ikus ere Argiaren alaba-ri buruzko fokusa

Euskarazko saiakera saria

Jose Azurmendi-ren Historia, arraza, nazioa.

Elkar, 2014.

Espainolezko literatura saria

Martín Olmos Medina-ren Escrito en negro.
Pepitas de Calabaza, 2014.

Euskarazko literatura saria

Saria Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak (Susa, 2014) eleberriari emana izan da, baina egileak ukatu du.

 

Ikus ere Su zelaiak-ri buruzko fokusa

Ikus ere Uko baten arrazoiak, berria.eus webgunean

 

Ikus ere lehengo urteetako sariak

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak