Euskal funtsak beren gelan Mauleko liburutegian

Mauleko Herri Libürütegian gela berezi bat edireiten ahalko da eüskarazko libürüekin eta Eüskal Herria eta Pirinioei bürüzko libürü elebidünekin. Eüskarazko libürüak beste libürüen artean edireiten ahalko dira, etiketa berdexka bat dela medio ezagützen ahalko direnak, eüskara batua ala xiberotarrean.

Eüskal-Herriari bürüzko kolkezioneak emendatü dütügü eta zernahi geiri bürüzko libürüak jesaiten ahalko dira : Eüskal Herriko historia, müsika, gizartea, üsantxak, poesia, kirola, bai eta ere kartieleko bortü ebilaldiak, sükaltaritza, argazki libürüak, eleberriak.... Horiekin batean, Librütegiak eskentzen düan beste berrikuntza handia DVD sailean da : Eüskal Herriari bürüzko DVD zonbait jesaiten ahalko dira , hala nola : Dans leur jeunesse il y a du passé, Barbau Hamalau, Baküna Show, Génération Iparretarrak, Kanbera doble, etab.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak