Kirmen Uribe 2015eko liburu hoberenetan… Japonian

Urtero, Hon no Zasshi aldizkari literarioak Japonian urtean argitaratutako hamar obra literario hoberenen zerrenda argitaratzen du.

2015 urterako, 5. postuan, Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) obraren japonierazko itzulpena aurki daiteke, Michel Houllebecq, David Mitchell edo Kazuo Ishiguro idazleen liburuen saihetsean.

Nami Kaneko itzultzaileak zuzenean euskaratik itzulia duen Mussche eleberriak kritika onak jasotzen ditu.

Ikus artikulu osoa Etxepare euskal institutuaren webgunean.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak