IFLA (Liburutegien instituzio eta elkarteen nazioarteko federazioa) mundu mailan liburutegi, informazio zerbitzu eta erabiltzaileen interesak defendatzen dituen erakunde nagusia da. Bere webgunean, blog batek, Rare & Special izendatua, munduko liburu arraro eta berezien bildumen berri ematen du.
Hilabete honetan, aitzinera ematen duten bilduma Bilketarena da, artikuluak gunearen aurkezpena eta euskal funtsa zaharren numerizatze proiektuei buruzko puntu bat egiten dituelarik.