Euskaltzaleen topaguneak 10. “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpaina abiatzen du, udal etxe, liburutegi eta liburu dendekin Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 50 bat herritan. Parte hartzailearentzat, 3 urrats badira :
- Irakurri: partaide dagoen liburutegi batean euskarazko edozein liburu mailegatzen du;
- Gozatu: liburua irakurri eta liburutegira itzultzen du. Irakurketa fitxa (labur) bat bete eta horren orde erosketa-txeke bat eskuratuko du;
- Oparitu: partaide dagoen liburu denda batean erosketa-txekea baliatzen du euskarazko liburu baten erosteko (irakurri duena, edo beste bat) %35aren beherapenarekin, ondotik liburu hori eskaintzeko lagun bati, senide bati… edo bere buruari.