Le Dauphin ontziaren euskarazko gutun bilduma, 1757

1757ko apirilean, Le Dauphin itsasontzia Baionatik abiatzen da, Kanadako Louisbourg Isle Royale (gaurko Cap-Breton) hirirantz. Besteak beste, 200 bat gutun eramaten ditu, horietarik 50 euskaraz direlarik.  Ontzia ez da inoiz Kanadara iritsiko eta gutun multzo osoa, banatua izan gabe, Londreseko Artxibategi Nazionalean gordea izanen da.

2003an altxor hori berraurkitua izan da eta IKER zentroak ikertu du eta Lapurdum aldizkariaren ale berezi batean,  Othoi çato etchera izenekoa, gaur argitaratuak dira. Argitalpen lan hori lehen urrats bat baizik ez dago, hain da handia potentziala ikerketa historiko, linguistiko edo sozial mailetan.

Ikus IKERen webgunean : http://www.iker.cnrs.fr/le-dauphin-ontziaren-euskarazko.html

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak