Urtero, CAF-Elhuyar sariek euskara eta kultura zientifikoa nabarmentzen dituzten lan eta proiektuak sariztatzen dituzte. Usaian alde zientifikoa azpimarratzen bada (Xabier Artaetxebarria Artieldak eraman du dibulgazio-artikulu orokorraren saria, Antton Alberdi Estibaritzek doktore-tesiaren dibulgazio-artikulua, Edu Lartzaguren Urdangarinek Zientzia-kazetaritza arloko lanarena eta Enrique Hurtado Mendietak zientzia gizartean sorkuntza beka), sari berezi batek ibilbide orokorrago bat eskertzen du.
Merezimendu sari hori Kepa Altonagari eman diote, zoologoa izateaz gain obra literarioen sortzaile dena ere, besteak beste arrakastatsua izan den Back to Leizarraga obrarena.
Informazio Elhuyaren gunean ikusi: https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/140/kultura-zientifikoa-sustatzeko-lanak-eta-proiektuak-nabarmendu-dira-caf-elhuyar-sarietan