Barnekaldeko Irakurleen Kluba

2016ko apirilaren 2tik, euskarazko irakuketa kluba berri bat bada : Barnekaldeko Irakurleen Kluba. Hona antolatzaileek lehen bileraz egin duten bilduma:

2016ko apirilaren 2an, neskenegünarekin, 15 bat lagün bildü gira Mauleko Mediatekan, Barnekaldeko Irakurleen Kluba-ren lehen jüntarentako. Neskenegün goiza haütatü dügü, 10:30tan, kafe baten üngürüan algarretaratzeko.

Mauleko Mediateka

Mediateka, Mauleko eta Xiberoko librütegi nausia da, arrestiri oroz zabalik da, eta neskenegün eta asteazkenez egün güzian.

Mauleko Mediatekak, 1000 dokümentütik gora kontatzen dütü eüskaraz : erdiz erdi, 500 gehitüentako, eta 500 gazteentako (eleberri, antzerki, ipuin, istoria, album / geografia, gizarte, hizkuntza, arte, kirol, inganio dokümentüak). Hortaz gain, eüskal müsikazko 400 bat CD ere badügü, eta hamabost bat DVD.

2015eko azaroan “Libürüen üngürüko alkarretaratzeak” antolatü dütügü, eta horren baitan, eüskarazko eta Eüskal Herriari bürüzko dokümentüentako gela berria estrenatü dügü.

Irakurle Klub baten sortzea

2016ko urte hatsarrean, irakurle zonbaitekin, Klub baten sortzeko ideia abiatü da. Xedea hau zen : eüskaraz irakurtea eta gure irakurketetako gogozkatzen partekatzea. Iparraldeko irakurle klub güziak hürrün izanik (Miarritze, Hendaia, etb...) delibertatü günüan Eüskal Herriaren barnekaldean ere gisa horretako talde baten plantatzea. Mauleko Herriko Etxeko Kültür ardüradüna, Béatrice Lahargou anderea, eta Kültür saileko langilea, Christelle Mange, xede honen süstengazale izan dira, eta gure lehen jünta abiarazi ahal izan dügü.

Lehen algarretaratzearentako proposatü librüa « Back to Leizarraga » izan da, Kepa Altonaga idazlearena. Librü honen erreferentziak hedatü dütügü hedabideetan, bai eta Iparraldeko beste librütegietan, jentea irakurtera bultzatü dügü, eta kümita lüzatü apirilaren 2ko estrenala.

Hogei bat lagün jüntatü gira lehen estrenarentako, Maule, Donapaleü, Sara, Iruña, ala Garazi aldetik... Librüaren üngürüan solastatü gira, bena ere idazleari gure galtoak pausatü deitzogü, gure arteala jitera kümitatü beigünüan.

Nola idatz eüskaraz eta zientifikoki? Nola ützül eüskarala beste hizkuntza bateko obrak, eüskara “garbi” batetan, bena hastapeneko obrari fidel izatez ? Zoin heinetara erabil perifrasia beste hizkuntzetako hitzak ez sartzen üzteko ? Eta nora doa gure eüskara, eta bereziki gure eüskalkien bizi-iraüpena ?

Gei barnoiak beraz, eztabaidakan erauntsi dügü algarrekin, eta idazlearen iritziak bildü. Arestik erran zionari pentsatü dügü, gük ere gure eüskararen idazteko “back to Leizarraga” egin behar güniala, erran nahi beita Leizarragaren ürratsetarik ibili, bereziki bere eüskara “distiranteari” fidatü.

Ondoko jüntak

Beste jünta baten antolatzen ari gira, arramaiatzaren 10an izanen dena 19:00etan, Maiatz argitaletxeko obra batekin, hau da, « Mula Nazrudin eta… », ipuin librüa, bere heroi paregabearen ezagützarekin. Honen ützültzale /idazle Ttittika Recalt, gure artean datekeana.

Lehenik algarrekilako jünta eginen dügü, idazlearekilako solasekin, eta ondotik, nahi düanarentako, buxi bat algarrekin partekatzen ahalko dügü, jaki elibat ekarriz geroz.


« Mula Nazrudin gure heroia gizon botxa zen. Karrika zoko batetan jentearekin baratzea maite
Züan. Zernahi solasetara paratzen zen : izan dadin denbora kumersa, aüzoetaz berri
Hartze edo filosofiazko ohar bihikatzea, denak agrada zeitzon.”

Arren, ez düda, goxa ipuin obra hau,
Berantiarrentako, orano 5 librü badira jesangei Mauleko Mediatekan  !

Ondotik, 2016ko hirugerren jünta aldiz, üdako bakantzetarik landa eginen dügü, iraila altean.

Gure irakurle lagün taldea handitüko dela ez dügü düdarik, eta gure hitzordüen berri jakinaraziko dügü hedabideetan, nahi dena honki jina izateko gisan.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak