Maule eta Uztaritzeko liburutegiak katalogoan

Maule eta Uztaritzeko mediatekek, hastapenetik Bilketa proiektuaren partaide direnek, urrats bat aitzina egin dute: beren katalogoak Bilketaren bilaketa motorraren bidez eskuragarri dira.

Dokumentu bat mediateka hortan eskuragarri den ikusteko, zure bilaketa egizu (izenburua, autorea, gaia edo argitaletxea), eta ondotik nahi duzun erakundea hauta ezazu “Erakunde” alderdian.

Uztaritzeko mediatekaz eta bere euskal funtsetaz informazio gehiago

Mauleko mediatekaz eta bere euskal funtsetaz informazio gehiago

Ondorioz, Bilketaren sareko katalogoan aurki ditzakezu 119 453 fitxa (horietarik 1 738 dokumentu numerikoei lotuak direlarik) 19 erakunderen euskal funtsen katalogoak bilduz.

Bilaketa motorrera joan

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak