Nevadako egunak frantsesez argitaratu dute

2013an Euskadi saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren Nevadako egunak  eleberriak frantsesez argitaratua izan da, Christian Bourgois argitaletxean, André Gabastouk itzulirik, Séjour au Nevada

Frantses prentsaren lehen oharrak biziki onak dira: “Obabakoak-en autoreak, bere emazte eta bi alabekin [Nevadara] joanik, esperientziatik liburu jostagarri bat egin du, generoen bide gurutzean: autobiografia, saiakera, bidaia kondaira, eleberri poliziala… hots, ehun testuz goitikako andana hibrido bat, onartutako erbeste hori abentura literario pilpiratsu bilakatzen duena.” (Le Monde)

Ikus informazioa autorearen webgunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak