Bilketa Durangon

51. Durangoko Azoka 2016ko abenduaren 2tik 6ra iraganen da. Antolatuko diren gune desberdinen artean Kabi@ aretoa teknologia eta eduki libreei dedikatuko da. Bost egunez aurkezpen, mintzaldi eta mahai-inguruak iraganen dira euskarazko kultura digitalaren aitzindariak zertan diren ikertzeko.

Bilketak parte hartuko du abenduaren 4ko egunean, igandez, lehenik proiektuaren aurkezpen batekin, 11:00etan, eta ondotik mahai-inguru baten bidez, 13:20etan, besteak beste EKE (Mintzoak egitasmoa) eta Susarekin (Armiarma egitasmoa) dokumentazio atarien gaiari buruz.

Ikus Kabi@-ren aurkezpen gunea.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak