Azken berriak

Durangoko azoka 2020 mantendua

Gerediaga elkarteak aurtengo Durangoko azoka mantendua dela adierazi du. Berrogeita hamabosgarren edizioa TaupaDA! lelopean antolatuko da, gaur egungo osasun-egoerari baikorki aurre egiteko prest, abenduaren 5tik 8ra.

Eskolei zuzendutako ohizko lehen eguna, hots ostirala, manera birtualean eginen da, baita ere kultur ekitaldi gehienak. Zuzeneko emanaldi batzuen ikusteko aukera izanen da hala ere, segurtasun neurriei segituz. Azokak 2020ko ekoizpenen denda birtual bat ere eskainiko du sarean.

  

Ikus Berria.eus atarian

Baionan iragan diren Etnopoloen topaketen bideoak sarean

2020ko martxoaren 9 eta 10ean, Frantziako Kultura ministeritzak, Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Etnopoloen topaketak antolatu zituzten Baionan, "Ondareak eta sorkuntza: etnologiak polinizaturik" lemapean.

Egun hartako mintzanaldien bideo-grabaketak bat-bateko itzulpenekin eskuragarri dira sarean EKE-ren atarian.

 

  

Ikus Eke.eus atarian

Bidegileak bildumako azken argitalpenak

33 urteren buruan, Eusko Jaurlaritzak amaiera eman dio Bidegileak bildumari, Joxe Arraribel, Miren Jone Azurza, José Luis Álvarez Enparantza Txillardegi eta Xole Erbitiri buruzko azken lau biografien argitalpenarekin. 1987an abiatutako ekimen horren bidez, euskararen garapenean eta ikerketan aitzindari izan ziren guztien pentsamendua, ibilbidea eta lana ezagutarazi nahi dira.

Bidegileak egitasmoa duela hiru hamarkada hasi zen, Mikel Atxagak bultzaturik, Euskal Herriko hainbat autoreren bizia agerian emateko. Hala, bildumak 272 pertsona edota talde ospetsuren ibilbideak biltzen ditu. 2 300 ale daude orotara eta denak irakurgai daude euskara.euskadi.eus webgunean.

  

Ikus Berria.eus atarian

MARKO EZEKIEL ETXEBARRIA SARIDUNA

Ezekiel Etxebarria saria Ermuako (Bizkaia) liburutegiko irakurleek ematen dute urtero 2009az geroztik. Liburutegiko harpidedunek gehien irakurtzen duten euskarazko liburua saritzen du.


Ezekiel Etxebarria 2020 saria Marko marrazkilariari eman diote Indiara bidaia komikiarentzat (Voyage en Indes).


Hona hemen irabazlearen (urruneko) esker-bideoa:

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak