Azken berriak

Baionako diozesako euskal funtsak Bilketan

Bilketan orain arte agertzen diren bildumetarik ezberdina geldituz euskal funtsa oso bat osatzen duten ia 1500 obra agertzen dira orain katalogo komunean.

Diozesako liburutegia, kultura eta jakitateen liburutegi bat da, erlijioko gaietarik aise urrunago badoana. Betidanik leku handia utzi dio tokiko historiari eta euskarari. Bildu ditu ere jakintsu amorratu eta liburuzale izan ziren apez batzuen liburutegi pertsonalak.

Funtsa zaharra da ere, dudarik gabe. Obra arraro eta ohargarrienetan, 1836ko Aguxtin Chahoren Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques (1830-1835) lehen edizio biziki arraroa, 1856ko La guerre des alphabets : règles d'orthographe euskarienne adoptées pour la publication du dictionnaire basque, français, espagnol et latin, 1853ko Jean-Baptiste Archuren Uskara eta franzes gramatika uskalherrietako haurrentzat eguina, Martin Goyhetchen La Fonatinaine-en alegien euskarazko itzulpenak (1852), Anton Abbadiaren Travaux récents sur la langue basque (1859), Louis-Lucien Bonaparte-ek manatutako bibliaren euskarazko itzulpenak (1859) ale desberdinetan, 1872ko Uscaldunaren guthunac, Ed. berria, arrahounkiric eta emendaturic iobraren lehen edizioa. Aldizkari batzuk ere, bulletin de l’Association des Anciens élèves de Larressore edo Aintzina bildumapean agertu liburuak, 1934-1943 urteetan Piarres Lafitte kalonjeak sortu aldizkariari loturik, adibidez.

200 obra baino gehiago konta daitezke euskarari buruz, batzuk biziki berezituak (hiztegi, gramatika, linguistika), baita ere literaturari buruz (autore garrantzitsuak, olerkia, bertsolaritza, atsotitzak…). Euskal Herriaren ezagutza anitz aipagai da ere: historia, eliza historia, politika, usaia eta ohiturak, artea, emigrazioa, herriak, biografiak…)

Funtsaren erdia (697 liburu) euskaraz da. Hor da behar bada alde bereziena. Eliza biziki goiz lotu baitzaio erlijio literatura oso bat euskaraz sortzeari, ebanjelizazioa eta liturgiaren praktikarentzat beharrezkoak.

Aurki daitezke ere itzulpenak, bibliak, ebanjelioak, salmoak, katiximak, debozio eskuliburuak, kantu eta kantikak, sainduen biziak, euskararen edo euskalkien ikerketa historikoendako baliagarriak.

 Bienheureux Louis-Edouard Cestac liburutegia, erlijioa eta giza zientziei buruzko 45 000 liburuko funtsa moderno bat baduena publikoari irekia da. Ikus baldintzak

Mailegatze irizpideak eta barne arauak sareko katalogoko harrera orrian aurkitzen ahal dira: http://catalogue.bibliotheque.diocese64.org/

Argitaletxe berri baten sorrera

Matahami 2017ko azaroan sortutako argitaletxe berria  da haur literaturako album elebidunak (bi hizkuntzak orri berean) sortu nahi dituenak, “euskarazko irakurketa errazteko” eta “burasoen eta haurren artean hizkuntza-zubi bat eraikitzeko irakurketaren inguruan”, kalitatezko argitalpenak proposatuz.

Lehen argitalpena, irakurlearen hautuaren arabera Kima eta pentsamendu magikoa edo Kima et la pensée magique deitzen dena Stéphanie Harispuru autore psikologoa, Clémence Itssaga ilustratzailea eta Mirentxu Ibargaraien laguntzarekin egin da.

Liburu dendetan eta beren webgunean deskubritzekoa.

https://www.matahami.com

2017ko euskarazko argitalpenen zerrenda, Juan Luis Zabalaren eskutik

Juan-Luis Zabala idazlea ofizioz Berria egunkariko kazetaria da, gai kulturaletan berezitua. Kazetaren webgunean blog bat elikatzen du (Inon izatekoatan) non plazartu berri duen 2017an argitaratu diren euskarazko obren zerrenda. Hona nola aurkezten duen:

« Durangoko Azokara joan aurretik –edo handik bueltan, berdin dio–, aurten euskaraz zer liburu kaleratu diren jakin nahi baduzu, agian interesatuko zaizu zerrenda honi begiratzea. Faltako dira liburuak, baina ustez garrantzitsuenak hemen jasota daude. Parentesi artean Berriak liburuaren berri eman dueneko data duzu apuntatua (liburuaren berri eman baldin badu, jakina, denen berri ematea ezinezkoa baita). Beste ohar garrantzitsu bat: itzulpenak ez daude jasota zerrendan; horien berri jakiteko, Durangoko Azokako katalogo orokorrera jo beharko duzu. »

Zabalak 257 izenburu zerrendatzen ditu, 12 mailatan sailkatuak:

  1. Eleberria (23 izenburu)
  2. Ipuina (19 izenburu)
  3. Poesia (19 izenburu)
  4. Saiakera, kazetaritza eta beste (92 izenburu)
    1. Biografiak eta autobiografiak  (5 izenburu)
    2. Saiakerak (31 izenburu)
    3. Kronikak eta bidaia liburuak  (2 izenburu)
    4. Lekukotasunak, ikerlanak, zientzia eta dibulgazioa (42 izenburu)
    5. Artikulu eta hitzaldi bildumak (6 izenburu)
    6. Kantu liburuak (2 izenburu)
    7. Gidaliburuak eta eskuliburuak (4 izenburu)
    8. Argazki eta pintura liburuak (2 izenburu)
  5. Euskalduntzerako liburuak (2 izenburu)
  6. Nobela grafikoak eta komiki liburuak (6 izenburu)
  7. Antzerkia (5 izenburu)
  8. Bertso liburuak (2 izenburu)
  9. Haur eta gazte literatura (50 izenburu)
    1. Narratiba (46 izenburu)
    2. Poesia (2 izenburu)
    3. Kantuak (2 izenburu)
  10. Sukalde liburuak (1 izenburu)
  11. Literatur aldizkariak (24 zenbaki)
  12. Testu zahar, berrargitalpen, bilduma, edizio kritikoak eta antologiak (12 izenburu)

Zerrenda osoa ikusi

Iparraldeko argitalpenak Durangon

Urtero bezala, Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan parte hartzen laguntzen ditu, eta argitaletxe horiek aurkezten dituzten berritasunen zerrenda plazaratzen du

Hona aurtengo uzta :

Ikus artikulu osoa eke.eus gunean

Azala Obra Argitaletxea Euskarria

Deserria haurtzaro

Maddi Zubeldia.

Elkar Eleberria

Erran-Merrana

Nancy Guilbert, Laure Gomez.

Elkar Haur eta Gazte literatura

Junglaren hatsa

Arnelle Renoult, Eleonore Thuiller.

Elkar Haur eta Gazte literatura

Euskal atalburuak - Les linteaux basques

Mikel Duvert, Kepa Etchandy.

Elkar Saiakera

Jendeak – Laborari munduko kontakizunak

Daniel Landart.

Elkar Ipuin bilduma

Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak

Jean-François Cerquand, Anuntxi Arana.

Gatuzain Saiakera

Arima animalia

Juankar L. Mugartza.

Maiatz Olerkia

Basaburuko altxorrak – Itsasuko laborari baten gogoetak

Mikel Hiribarren.

Maiatz Saiakera

Bihotz ebatsiak

Pierre Mestrot.

Maiatz Eleberria

Frantzia eta nazioa

Jean-Louis Davant.

Maiatz Saiakera

Garapena gelditu

Xipri Arbelbide.

Maiatz Saiakera

Lolita

Lola Sarratea.

Maiatz Ipuin bilduma

Odolak su gabe diraki

Itxaro Borda.

Maiatz Antzerkia

Arteen historia 3. zikloa

Unai Zubeldia.

Ikas euskal pedagogia zerbitzua Ikas materiala

Lagun bila

Audrey Poussier.

Ikas euskal pedagogia zerbitzua Haur eta gazte literatura

Samurgoa

Claude Boujon.

Ikas euskal pedagogia zerbitzua Haur eta gazte literatura

Usmafin inspektorearen inkestak

Christian Souchard.

Ikas euskal pedagogia zerbitzua Ikas materiala

Argazki bat, istorio bat / Une photo, une histoire

Daniel Velez.

Zortziko Saiakera

Euskara mintzatu – Parler la langue basque

Robert Bonnet.

Zortziko Ikas materiala

Itzul Ekhi

Paxkal Indo, Mikel Alkoz..

ZTK Haur eta gazte literatura

Lili

Amaia Hennebutte – Paxkal Indo.

ZTK Haur eta gazte literatura

Barnetik

Josiane Aguerre Valencia, Philippe Albor.

Ikas euskal pedagogia zerbitzua Liburu diska

Züek Heben: Euskal Herriko atlas geopoetikoa

Mixel Etxekopar, Joannes Etxebarria, Patxi Laskarai.

ZTK Liburu diska

Hegaldaka

Pauline & Juliette.

Agorila Diska

Robles Arangiz’tarrak

Robles Arangiz’tarrak.

Agorila Diska

Bakea kantatuz

Atxik berrituz.

Agorila Diska

Bidaian

Kantu.

Agorila Diska

Hamar urteko bidaia

Gogotik.

Agorila Diska

Lehen hola orain nola gero ez jakin nola

Ahoz korua.

Agorila Diska

Bas(h)oan

Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Julen Achiary.

Elkar Diska

Lamin

Kalakan & Duo l’incontro.

Saroia Diska

Belarretan

Kuntzulu eta konpainia.

ZTK Diska

Böhm et Bach, du maître à l’élève

Vincent Bernhardt.

ZTK Diska

Dantz’Haka

Etxahun elkartea.

ZTK Diska

Lau sasuak

Vivaldi, Quatuor Arranoa, Stéphane Rougier, Mixel Etxekopar.

ZTK Diska

Metamorfosia

Pantxix Bidart, Alexis Therain.

ZTK Diska

Shamrocks and Thistles

Gurvan Guillaumin.

ZTK Diska

Oihaneko Zühainetan

Elsa Oliarj-Ines, Oihan Oliarj-Ines.

ZTK, Aldudarrak Bideo Diska

FaltA

FaltA.

autoekoizpena Diska

Set 3

Zeze.

autoekoizpena Diska

Olentzero jalgi hadi Baionara

Olentzeroren lagunak elkartea.

Olentzeroren lagunak elkartea DVD

Lau Sasuak dantzan

Conservatoire Henri Duparc Tarbes.

ZTK DVD

Maiatz Aldizkaria 64

Maiatz.

Maiatz Aldizkaria

Maiatz Aldizkaria 65

Maiatz.

Maiatz Aldizkaria

Alida, neska erromia

Virginie Herveu.

ZTK Kamishibai

Zonbat diru hainbat miru

Pantxix Bidart, Leo Saint-Arroman.

ZTK Komikia

Ikus artikulu osoa eke.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak