Azken berriak

Twist bulgarieraz

Harkaitz Canoren Twist eleberria (2012ko Euskadi saria) orai bederatzi hizkuntzetan eskuragarri da. Ingelesa, errusiera edo alemanaren ondotik bulgarieraz aurki daitezke orain Diego Lazkanoren abenturak.

Itzulpenaren aurkezpen ofiziala, Ruse-eko nazioarteko literatura festibalean iragan da.

Ikus informazioa etxepare.eus gunean

"Maitia nun zira ?", 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Lehen mundu gerra garaian, Wilhelm Doegen (1877-1967) hizkuntzalari alemanak Commission phonographique prussienne erakundearen sorrera lortzen du, eta helburu bat finkatzen dio: “Alemaniako preso-esparruetan diren jatorri anitzetako presoak disko soinudunetan grabatu, araberako testuei lotuz.” Egin diren milako bat grabaketetarik hogeita hamar bat euskal batzuei dagozkie.

Mondragon unibersitateko Elena Canas eta Ainara Menoyok, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, funtsa horiek ikertu eta berriz zabaldu dituzte ”Maitia non zira?” dokumentalaren bidez:

Ikus eke.eus gunean

Bilketa Gallican

Uda honetatik goiti, Bilketaren funts numerikoak Frantziako Liburutegi nagusiaren liburutegi numerikoa den Gallica webgunean eskuragarri dira. Lotutako 490 dokumentuak orri dedikatu honetan aurki ditzakezu. Barne, ikus ditzakezu 273 eskuizkribu, 150 irudi, 39 liburu, 27 mapa eta prentsa titulu bat : XVI. mendeko Journal Maritime de Bayonne.

Ikus Bilketaren aurkezpena Gallica webgunean

Sylvain Pouvreau-ren eskuizkribuak sarean

Sylvain Pouvreau, 17. garren mendeko apez eta Bidarteko erretor iragankorrak anitz obra giristino euskarara itzuli ditu, eta hainbat argitaratu gabeko lanen eskuizkribuak utzi. BNFako artxibo eta eskuizkribu departamenduko « Zeltiar eta euskaldun » funtsean atxikiak ziren luzaz, eta orain bertsio numerikoan eskuragarri dira Gallican.

Aurki ditzakezu :

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak