Azken berriak

Maule eta Uztaritzeko liburutegiak katalogoan

Maule eta Uztaritzeko mediatekek, hastapenetik Bilketa proiektuaren partaide direnek, urrats bat aitzina egin dute: beren katalogoak Bilketaren bilaketa motorraren bidez eskuragarri dira.

Dokumentu bat mediateka hortan eskuragarri den ikusteko, zure bilaketa egizu (izenburua, autorea, gaia edo argitaletxea), eta ondotik nahi duzun erakundea hauta ezazu “Erakunde” alderdian.

Uztaritzeko mediatekaz eta bere euskal funtsetaz informazio gehiago

Mauleko mediatekaz eta bere euskal funtsetaz informazio gehiago

Ondorioz, Bilketaren sareko katalogoan aurki ditzakezu 119 453 fitxa (horietarik 1 738 dokumentu numerikoei lotuak direlarik) 19 erakunderen euskal funtsen katalogoak bilduz.

Bilaketa motorrera joan

Nevadako egunak frantsesez argitaratu dute

2013an Euskadi saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren Nevadako egunak  eleberriak frantsesez argitaratua izan da, Christian Bourgois argitaletxean, André Gabastouk itzulirik, Séjour au Nevada

Frantses prentsaren lehen oharrak biziki onak dira: “Obabakoak-en autoreak, bere emazte eta bi alabekin [Nevadara] joanik, esperientziatik liburu jostagarri bat egin du, generoen bide gurutzean: autobiografia, saiakera, bidaia kondaira, eleberri poliziala… hots, ehun testuz goitikako andana hibrido bat, onartutako erbeste hori abentura literario pilpiratsu bilakatzen duena.” (Le Monde)

Ikus informazioa autorearen webgunean

Mikel Zarata saria Xabier Olasorentzat

Lezama herriak Mikel Zarata haur literatura saria Xabier Olasori eman dio aurten, bere ondoko obrarentzat : Erraldoiak.

Sari berri bat Pupuan trapua (Euskadi saria 2005), Tximeletrak (Euskadi saria 2013) edo Auskalo-ren autorearentzat.

Hona azken urteetako irabazleen zerrenda:

  • 2010 Asier Mendoza Beste gu
  • 2011 Julen Gabiria Nire aita ikusezina da
  • 2012 Gaizka Arostegi Urrezko orrazia
  • 2013 Irati Bediaga Beldarren hegaldia
  • 2014 Patxi Zubizarreta Mundua baloi batean
  • 2015 Arrate Egaña Patioan

Ikus informazioa Lezamaren webgunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak