Azken berriak

Euskadi literatura sariak

Euskadi literatura sariak urtero euskal erkidegoko idazleek euskaraz edo espainolez idatzitako obra hoberenei banatuak dira.

Azken urteetan, sariztatuak dira euskaraz edo espainolez idatzitako obra literarioak, haur eta gazteendako obrak, euskarazko itzulpenak, euskarazko saiakerak eta espainolezko saiakerak.

Egile bakoitzak 18 000 euro eskuratzen ditu, eta 4 000 gehiago obra beste hizkuntza batera itzulia bada.

2015 urteko sariak urriaren 8an banatuak izan dira:

 

Euskarazko haur eta gazte literatura saria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren Argiaren alaba
Autoedizioa, 2014.

Ikus ere Argiaren alaba-ri buruzko fokusa

Euskarazko saiakera saria

Jose Azurmendi-ren Historia, arraza, nazioa.

Elkar, 2014.

Espainolezko literatura saria

Martín Olmos Medina-ren Escrito en negro.
Pepitas de Calabaza, 2014.

Euskarazko literatura saria

Saria Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak (Susa, 2014) eleberriari emana izan da, baina egileak ukatu du.

 

Ikus ere Su zelaiak-ri buruzko fokusa

Ikus ere Uko baten arrazoiak, berria.eus webgunean

 

Ikus ere lehengo urteetako sariak

Euskal diasporaren prentsa zaharra numerizatua

Euskal diasporaren prentsa zaharraen parte handi bat numerizatua izan da, eta sarean eskuragarri, Urazandi Digitala proiektuaren gunean.

Ikerketa eta bilketa lan luze baten ondotik, bereziki liburutegi, Euskal Etxeen artxibotegi, unibertsitate, artxibo publiko eta pribatu, Alberto Irigoyen eta Adriana Patrόn euskal jatorrizko uruguaiarrek 1876 eta 1976 urteen arteko prentsa numerizatu dute eta sarean ezarri Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Bilketa hori Argentinan, Uruguaien eta Txilen abiatu da, eta Hego eta Ipar Amerikara hedatu, baita ere Europako parte batetara.

Han aurki ditzakezu ondoko izenburuak :

-          Argentine - Argentina :

-          Chili - Txile

-          Cuba

-          Etats-Unis – Estatu Batuak

-          Mexique - Mexico

-          Venezuela

-          Uruguay - Uruguai

-          Algérie - Aljeria

-          Colombie - Kolonbia

-          France - Frantzia

-          Guatemala

-          Royaume-Uni – Erresuma Batua

-          Panama

HUHEZIen Haur eta Gazte Literatura irakur gida

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Literatura irakur gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin.

Ikus artikulu osoa mondragon.eu gunean

Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" japonierara itzuli dute

Sho Hagio eta Hiromi Yoshida euskal hiztun japoniarrek "Linguae Vasconum Primitiae" obraren itzulpen lanak egin dituzte. Horretaz gain, azalpen paratestuala eta azalpen linguistikoa erantsi dizkiete. Ur Apalategi idazle eta filologo lapurtarrak osatu du aitzinsolasa.

Argazkia : kazeta.eus

Artikulu osoa Kazeta.info gunean irakurri

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak