Azken berriak

Booktegi.eus

Booktegi.eus plataforma bat da zeintan deskargatzen ahal diren urririk eta libreki euskarazko liburu numeriko batzuk. Obrak pdf, epub eta mobio formatuan dira, eta 6 sailetan sailkatuak:

Ikus gunea : booktegi.eus

Komiki eta album ilustratuendako laguntzak

Euskarazko komikiak ez badira ugari (ikus 2016ko kopuruei buruzko artikulua), azken urteetan agertzen den dinamika berria sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, 105 000 euroz hornitutako deialdi berri bat aurkeztuz.

Lau komiki edo eleberri grafiko proiektuk 15 000 euroko laguntza eskuratuko dute, baita ere hiru album ilustratu proiektuk

Informazioa euskadi.eus gunean ikusi

Etxepare saria Ainara Azpiazu eta Paula Estévez-entzat

Nafarroako udal etxeen euskara zerbitzuek urtero album ilustratu baten laguntzeko banatzen duten Etxepare saria Ainara Azpiazu eta Paula Estévezen Arraroa lanak eraman du aurten.

Albuma udazkenean Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, eta autoreek 5 000 euro eskuratuko dituzte, egile eskubideen aurrerapen moduan

Ikus informazioa etxeparesaria.eus gunean.

WikiLiburutegiak proiektuak

Wikipedia entziklopedia librea eta hainbat proiektu libre biltzen dituen Wikimedia lan tresna bikaina izan daiteke liburutegien munduan, bereziki hizkuntza gutitu batean ari direnentzat.

Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiatu da WikiLiburutegiak proiektua, helburutzat duena:

  • Euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea (Idazlezainak)
  • Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea
  • Donostiako Haur Liburutegiaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea
  • Wikipedia ikasleen artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.

Ikus aurkezpen bideoa:

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak