Azken berriak

Maiatzaldia

Maiatzaldia, Baiona eta Iruñean osoki euskaraz iragaten den ziklo literarioa, 2016an sortu zen.
Honen helburua da bi hirien (eta bi herrialdeen) arteko harremana eta ezagutza garatzea, maiatza hilabetea zeharkatzen duen topaketa programa baten bitartez.
Literarioa bakarrik ez, kulturala izan nahi du ekimenak. Euskal literatura aipatzen da, berriki agertu obrak eta zein gogoeta sortzen den liburu munduan, Iparraldeko eta Nafarroako idazleen arteko solasaldiak direla medio. Gai horietatik at, euskara, euskal gizartea eta Euskal Herria hunkitzen dituzten hainbat gaurko tematika ere jorratuak dira.
Partaide dira, besteak beste, Maiatz argitaletxea, Hatsa elkartea (Hatsaren poesia egunaren antolatzailea Senperen), Baionako Zizpa gaztetxea, Iparraldekoak aipatzekotan, Zaldiko Maldiko eta Karrikiri Iruñeako elkarteak.

Egitarau osoa

Petit Bouquinville festibala

Libreplume elkartea Baionan kokatzen da, Sant-Izpiritu auzoan. Irakurketa bultzatzea eta haur literatura ezagutaraztea duela helburu, haur-ttiki, haur, familia eta profesionaleeri hainbat animazio eta ekitaldi eskaintzen dizkie. Ikus webgunea.
Urtero Petit Bouquinville festibala antolatzen du, eta aurtengoa martxoaren 26tik 30era iraganen da.
Egitaraua Facebook orrialdean.

Sarako idazleen biltzarra 2019ko apirilaren 22-23an

Sarako Biltzarra Ipar Euskal Herriko idazleen hitzordu nagusia da aspaldidanik. Aurten, apirilaren 22an iraganen da, Pazko astelehenean, elkar topa daitezen idazle, editore, eta agerian emanak diren liburuak aurkitu, erosi, edo sinpleki komentatu nahi dituzten irakurleak.
Azokaren saihetsean, hainbat animazio aurki daitezke, hala nola liburu aurkezpenak, ikusgarriak, irakurtze saioak, eskoletako haurren obren erakusketa, mintzaldiak.

2019ko edizioko berrikuntza : apirilaren 23ko eguna (bestalde liburuaren eta idazle eskubideen nazioarteko eguna izaki) liburu munduko profesionaleri zuzendua da, eta hainbat idazle, liburuzain, argitaletxe, liburu-denda, itzultzaile, ikasle…bilduko dira, euskarazko irakurketaren problematikaren inguruan trukaketak eta gogoetak eramateko.

Ikus egitarau zehatza.

Euskarazko agregazioa. Mintzaldiak 2019ko martxo-maiatzean

Lehen urtea da 2019an euskarazko agregazioneko konkurtsoa izanen dela. Jaz lortu zuen eskubide hori, hainbat hizkuntzeekin batera bretoiera, katalana, korsikarra, kreolera, okzitaniera eta tahitiarra.
Bordeleko Montaigne unibertsitateko Euskal Ikasketek dute hautagaien prestakuntza antolatzen, eta mintzaldi ziklo bat eskaintzen dute martxotik maiatza arte, Baionako kanpusan iraganen dena. Horietarik bi Euskal etnopoloaren baitan antolatuak dira, Baionako euskal museoan.
Zikloa unibertsitateko ikasleeri baita publiko zabalari idekia da.
Aipatutako gaiak : idatzizko baita ahozko euskal literatura, hizkuntza historia, tokiko kultura historia.

Ikus egitarau osoa.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak