Azken berriak

AIRakurri kritika lehiaketa

Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Lanaren defentsa, obren promozioa eta atzerritar hizkuntzendako eskubideen salmentaz aparte, kolektiboak kanpaina bat eramaten du 14-18 urteko haurrei buruz.

AIRakurri (abiazio konpainia baten Air eta irakurri aditzaren harteko hitz jokoa galdu gabe) gazteak irakurketaren plazerraruntz ontziratzeko sortu da.  Praktikan, kritika lehiaketa bat da. Liburu hautaketa bat eskuragarri da eta inprimaki baten bidez iruzkina egin daitee. Kritika hoberenek liburuak, tabletak, ebookak eskuratuko dituzte. Parte hartzeko azken epea : 2016ko apirilaren 23a.

 airakurri.com gunea ikusi

EEEren gunea ikusi

HUHEZIren Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak urte oroz argitaratzen du euskarazko Haur eta Gazte Literatura irakur gida.

Aurten, aldiz, zenbaki berezi bat ateratzen dute, liburuzain, irakasle ikerlari eta adituen komite honek azken 15 urteetako liburu oso  gomendagarrien hautaketa argitaratzen baitu.

Haur eta gazte literatura hoberenaren 15 urte kurrituak, adin tarteen arabera sailkatua, komentatua eta kritikatua.

Ikus artikulu osoa mondragon.eu gunean

PDF formatuan gida telekargatu

Bilketa IFLAren gunean

IFLA (Liburutegien instituzio eta elkarteen nazioarteko federazioa) mundu mailan liburutegi, informazio zerbitzu eta erabiltzaileen interesak defendatzen dituen erakunde nagusia da. Bere webgunean, blog batek, Rare & Special izendatua, munduko liburu arraro eta berezien bildumen berri ematen du.

Hilabete honetan, aitzinera ematen duten bilduma Bilketarena da, artikuluak gunearen aurkezpena eta euskal funtsa zaharren numerizatze proiektuei buruzko puntu bat egiten dituelarik.

Ikus artikulu osoa IFLAren gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak