Azken berriak

Euskal etnopoloa - Estreinako mintegia

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako mintegia iraganen da maiatzaren 19an, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.

Euskal etnopoloa sortu berri da, ikerketa-ekintza gai berezi batekin : ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan. Etnopolo honen lehen asmoa zera da : euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea. Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileen gana helarazteko.

Ondorioz, bi galdera nagusi agertzen dira :

  • Kultura eduki numerikoen eskuragarritasunarena, anitzetan faktore ezberdinek baldintzatzen dutena (muga teknikoak, datuen antolaketa, oztopo juridikoak, gabeziak fondoen numerizazioan, fondoen sakabanaketa, tratamendu logika ezberdinak) : Eskuragarritasun hori nola erraztu ? Sartze bakarreko atari bat egokia edota beharrezkoa ote litzateke ?
  • Beharren eta erabilpenen kontutan hartzearena : Zer hurbilpen hobetsi, interes eta erabilpen ezberdinetako publikoak euskal kultur aren inguruko dokumentuen aberastasuna beregana dezaten ? Nola egin euskal kulturaren arraberritzearen eragileak diren artistak dokumentu fondo horiek gehiago balia ditzaten ?

Mintegia hiru saioren inguruan antolatua izanen da. Goizeko bietan, baliabide numerikoen gaia eskaintzaren eta eskaeraren ikuspuntutik aipatua izanen da. Arratsaldekoan aldiz, sareko ondare numerikoaren eta sorkuntzaren arteko harremana jorratuko da.

Bapateko itzulpena izanen da euskaraz eta frantsese

Egitaraua

9:00-9:30 : harrera, kafea

9:30-10:00: Kolokioaren irekitzea eta egitarauaren aurkezpena (Euskal kultur erakundea eta Zientzia Sozialen Goi Ikasketetako Eskola - EHESS)

10:00-11:30: Kultura atari bat : zergatik eta zertarako ? Atari numeriko batzuen esperientziak : desmartxaren irakurketa kritikoa (helburuak, emaitzak)

  • Moderatzailea : Marie-Andrée Ouret (Bilketa, Euskal funtsen ataria - Baionako Mediateka) - 15 minutu hizlari bakoitzarentzat, 30 minutuko eztabaida.
  • Occitanica, okzitaniar kulturaren mediateka numeriko kolektiboa - Benjamin Assié (Cirdoc-eko zuzendaria).
    • Lortu diren / ez diren helburuak, kultura atari baten etorkizuneko perspektibak.
  • Aquitaine Cultures Connectées - Jean-François Sibers (Akitaniako kultur ekintzen zuzendaritza).
    • Baliabideen ikuspegitik eta ez erabilpenen ikuspegitik pentsatua izan den atari baten gorabeherak.
  • Sondaqui (In’Oc etnopoloa), Okzitaniako kultura ondare immaterialaren ataria - Jean-Jacques Castéret, In'OC-eko zuzendaria.
    • Ikerketa eta bitartekaritzaren artean den atari bat nola obratu.
  • Wikimedia, sarean eman irudiak, soinuak eta entzun-ikusezkoak - Xabier Cañas, Euskal Wikilari Kultur Elkarteko kidea.
    • Wikimedia proiektua eta kultura atariak : elkar osatzen?

11:15-11:45: Kafe pausa

11:45-13:00: Publikoaren erabilpenei eta beharrei nola egokitu ? Publikoen gana heltzeko estrategiak/hurbilpenak : erabiltzailearen portaera, nola bere beharrak aitzinetik ikusi, nola joan bere gana ?

  • Moderatzailea : Jakes Larre (komunikazioa eta kultura arartekolaritza numerikoa - Euskal kultur erakundea) - 15 minutu hizlari bakoitzarentzat, 30 minutuko eztabaida.
  • Ondarebideak, ondare numerikoan sartzeko, horren baliatzeko eta interpretatzeko modu berria
    • Amaia Cuende. Ondarebideak proiektuak, ondareaz jabetzeko hurbilpen parte hartzaile bat baloratzen du. Zer publikoentzat ? Nolako erabilpenentzat ?
  • Xenpelar dokumentazio zentroa, ikerketa-ekintza parte hartzailea (IEPH), egitasmoak bultzatzeko bidea
    • Nere Erkiaga. Xenpelar zentroak bertsolaritzaren sorkuntza dokumentazio bidez aktibatzen du. Beste ahozko sorkuntzen dokumentazio dinamikak bultzatzea ere helburu du. Nola lortu daiteke ikerketa-ekintza parte hartzailearen bidez sortzaileen eta herritarren gogoetak bultzatu, beharrak identifikatu eta egitasmoak diseinatzea?
  • Eduki numerikoen erabilpena gaur, Johanna Daniel, ondarearen balorapen numerikoan aholkularia.
    • Gallica, Frantziako Liburutegi Nazionalaren eduki numerikoen hedapenaren alde ari den Gallikanauta baten esperientzia.

13:00-14:30: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira).

14:45-16:30: Baliabide numerikoak eta sorkuntza. Nola egin artistek dokumentu fondoak gehiago balia ditzaten : ezagutzen ote dituzte, baliatzen al dituzte, horien beharra ote dute ?

14 :45-15 :00: Sartzeko mintzaldia

15:00-16:30: Joana Olasagastik animatu mahain-ingurua. Memoriatik sorkuntzara : xendra, errepidea ala ateka itsua ?

  • Numeridanse, dantzaren ataria (bideoteka, tresna pedagogikoak, baliabide antolatu eta egituratuak) - Laurent Sébillotte, Frantziako Dantzaren Nazio Erakundeko ondarea-entzunikus-argitalpen sailaren zuzendaria
  • Marion Morin eta Pantxika Telleria (Elirale Konpainia)
  • Gari Otamendi, dantzan.eus plataforma numerikoa
  • Lise Saladain, Artigues-eko Koreografia Garapenaren Zentroa (Le Cuvier - CDC - Bordele).

16:30-17:00: Bukaerako bilduma - Denis Laborde (EHESS) – Kolokioaren bukaera (EKE)

 

Sartzea urririk eta edozoini irekia

Informazio gehiago : etnopoloa.eke.eus

Elepika festibala - egitaraua

Elepika Errobiko mediateken Euskarazko festibala da

2017ko edizioa maiatzaren 1etik 20ra iraganen da.

Egitarua osoa:

  • 2017ko maiatzaren 11an, ostegunez, Kanboko Mediatekan
    • Bilketa sarearen egun profesionala
  • 2017ko  maiatzaren 12an, ostiralez, Itsasuko liburutegian
    • "Oa-huetak" Elirale konpainiaren ikusgarria (eskolentzat)
  • 2017ko maiatzaren 12an, ostiralez, Uztaritzeko mediatekan
    • 19:30: Mintza'apero
    • 20:30: "Baga, Biga, Higa", Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren Hitzaldi-Kontzertua
  • 2017ko maiatzaren 13an, larunbatez, Uztaritzeko Mediatekan
    • 17:00: "Boom-Tchack" soinu sorkuntza tailerra 8-14 urtekoentzat
    • 19:00: Aperitifa eskainia
    • 20:00: Lumi taldearen elektro-pop kontzertua
  • 21017ko maiatzaren 16an, asteartez, Kanboko l'Aiglon zinegelan
    • 20:30 : "Zombi et ketxup" gaualdia, Euskarazko beldurrezko film labur parodikoen proiekzioa
  • 2017ko maiatzaren 17an, asteazkenez, Itsasuko Liburutegian
    • 15:30: "Amarraina" Keinuka konpainiaren ikusgarria
  • 2017ko maiatzaren 17an, asteazkenez, Kanboko Mediatekan
    • 14:00: Josu Martinezen Masterclass: "Ikusezina ikusgarri: honela eraikitzen dut filma bat."
  • 2017ko maiatzaren 19an, ostiralez, Kanboko Mediatekan
    • 19:00: Josu Martinez eta Ximun Carrère-en mintzaldia : "Euskarazko zinemaren egoera Ipar Euskal Herrian"
  • 2017ko maiatzaren 20an, larunbatez, Kanboko Mediatekan
    • 11:00: Booktrailer lehiaketako sari banaketa

PDFa kargatu

Errobiko Book trailer lehiaketa

Errobiko liburutegi eta mediatekek, Euskal elkargoa eta Kanalduderen laguntzarekin, euskarazko book trailer lehiaketa bat antolatu dute

Bideo guziak Kanalduderen gunean ikusten ahal dira.

Maiatzaren 12a arte baduzue bideo hoberenarentzat bozkatzeko lotura honen bidez: https://fr.surveymonkey.com/r/7SLPNQ6

Aurkeztutako liburuak :

JUUL kanpaina 2017

Urtero, Nafarroako ikastolek JUUL kanpaina antolatzen dute, euskaraz ari diren eskoletan ikasleei liburu batzuk irakur eta komenta araziz. Ikasgelan haurren artean eztabaidatu eta, ikasle bakoitzak bozkatzen du gustukoen izan duen liburua, eta antolatzaileek adinen araberako sailkapen bat egiten dute.

Aurten 17 000 ikasleek parte hartu dute, eta hona zein diren gehien gustatu zaizkien obrak:

-          3-6 urtekoentzat

  • 1- Azazkalo, Margarita del Mazo et aCharlotte Pardi  (Txalaparta, 2015)
  • 2- Jazz naiz, Jessica Herthel eta Jazz Jennings (Bellaterra, 2016)
  • 3- Animalia handien liburu handia, Hazel Maskell (Ttarttalo, 2014)

-          6-8 urtekoentzat

-          8-10 urtekoentzat

  • 1 – Nur eta banpiroen dantza, Toti Martinez de Lezea (Erein, 2016)
  • 2 – Bi kobazulo, Uxue Alberdi (Elkar, 2015)
  • 3 – Maddi eta euskal piratak, Fernando Morillo (Gaumin, 2014)

-          10-12 urtekoentzat

  • 1 – Greg 6 – Etxean itxita, Jeff Kinney (Alberdania, 2016)
  • 2 – Argixorgin d’Estibalitz, Vivanco (Elkar, 2014)
  • 3 -  Uda bat Senegalen, Lur Gallastegi (Elkar, 2016)

-          12-16 urtekoentzat

  • 1 – Ezekiel, Jasone Osoro (Elkar, 2009)
  • 2 – Beti Iparralderantz, Jon Arretxe (Erein, 2014)
  • 3 – San Ferminetan, Lesakan, John Andueza (Elkar, 2014)

Info gehiagorentzat : http://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak