Azken berriak

Anpersana liburutegi numerikoa

Iker, euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroak (UMR 5478) Anpersana liburutegi numeriko berria aurkeztu du, euskal estudioen inguruko ikerketen jatorrizko iturrien biltzeko eta zabaltzeko sortua (eskuizkribu, bilaketa karneta, irudi, soinu eta bestelako multimedia dokumentuz osatua).

Gaurdanik han aurki ditzakezue, bereziki, Marie Hirigoyen Bidartek eramandako elkarrizketa batzuk Euskal Herriko kantu monodikoaren praktikaren inguruan.

Gunearen helbidea: http://anpersana.iker.univ-pau.fr/

 

2015eko R.M. Azkue literatura saria

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak literatura lehiaketa bat antolatzen dute 13 eta 17 urte artean diren gazteentzat. Euskarazko sorkuntza lan hoberenak sariztatuak izanen dira, izan narrazio ala olerki. Lanak abenduaren 15erako berantenez itzuli behar dira.

Ikus araudi osoa euskaltzaindia.eus gunean.

 

Euskal funtsak beren gelan Mauleko liburutegian

Mauleko Herri Libürütegian gela berezi bat edireiten ahalko da eüskarazko libürüekin eta Eüskal Herria eta Pirinioei bürüzko libürü elebidünekin. Eüskarazko libürüak beste libürüen artean edireiten ahalko dira, etiketa berdexka bat dela medio ezagützen ahalko direnak, eüskara batua ala xiberotarrean.

Eüskal-Herriari bürüzko kolkezioneak emendatü dütügü eta zernahi geiri bürüzko libürüak jesaiten ahalko dira : Eüskal Herriko historia, müsika, gizartea, üsantxak, poesia, kirola, bai eta ere kartieleko bortü ebilaldiak, sükaltaritza, argazki libürüak, eleberriak.... Horiekin batean, Librütegiak eskentzen düan beste berrikuntza handia DVD sailean da : Eüskal Herriari bürüzko DVD zonbait jesaiten ahalko dira , hala nola : Dans leur jeunesse il y a du passé, Barbau Hamalau, Baküna Show, Génération Iparretarrak, Kanbera doble, etab.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak