Azken berriak

Euskarazko komikiak 2016 urtean


Komikeri webguneak funtsezko lan bat eramaten du 2011 urtetik euskarazko komikiei buruz, ateraldi guzien berri ematena saiatuz.

Lan horren emaitza interesgarri bat urteko bildumen jarraipenean da. 2016 urtean 14 obra euskaraz argitaratu dira (2015ean baino 3 gutxiago, baina azken 4 urteetan baino gehiago).

Hona bildu dituen izenburuen zerrenda (euskaraz ekoiztutakoak gizenez dira, besteak itzulpenak dira)

  • Asterix Olinpiar Jokoetan (Goscinny, Uderzo, traditz. Maddalen Arzallus, Ed. Bruño)
  • Etxea (Paco Roca, traditz. Bego Montorio, Ed. Astiberri)
  • Indiara bidaia (BéKa, Marko, traditz. Arkaitz Almortza, Juan Mari Zurutuza, Ed. Harriet)
  • Txinara bidaia (BéKa, Marko, traditz. Arkaitz Almortza, Juan Mari Zurutuza, Ed. Harriet)
  • Jon eta Mirka, Edizio osoa (Gregorio Muro, Daniel Redondo, traditz. Arkaitz Almortza, Ed. Harriet)
  • Mobilak (Arantza Ibarra,Basañez, Kaieta Bengoetxea Urkitza, Ed. Beta III Milenio)
  • Pilula urdinak (Frederik Peeters, traditz. Bego Montorio, Ed. Astiberri)
  • SOS Lusitania, Edizio osoa (Patrice Ordas, Patrick Cothias, Jack Manini, traditz. Joanes Urkixo Beitia, Ed. Harriet)
  • Zarrakamalda (Mattin, Ed. Txalaparta)
  • Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak (Suzsanna Martin, Ed. UNRWA Euskadi)
  • Eneko Aritza: Lehen errege baskoia (Angel Rekalde, Joseba Larratxe, Ed. Nabarralde)
  • Museo bilduma (Harkaitz cano, Iñaki Holgado, Ed. Xabiroi)
  • Altza porru: Jakoba Errekondoren bizi baratzea (Jakoba Errekondo, Antton Olariaga, Asisko, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu, Mattin, Joseba Larratxe, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa, Ed. Komunikazio Biziagoa)
  • H28: urtekari paperitikoa (Ed. H28)


Ikus artikulu osoa jatorrizko gunean: https://komikeri.wordpress.com/2016/12/09/2016ko-komikiak/

“Euskara ikasi” bibliografia

Baionako Mediatekak euskara ikasten edo ikasi nahi dutenentzat bibliografia bat zabaltzen du, non agertzen diren ikasteko metodo desberdinak, baita ere eleberriak , maila bakoitzarentzat hautatuak.

Mediatekako guneko “liburuzainen hautaketa” sailean aurki dezakezu.

2016an gehien irakurritako artikuluak Bilketan

2016an, 6 696 bisitari ibili zarete bilketa.eus gunean gaindi, milako bat oren bisita metatuz (948h).

Zuetariko gehiengoak denbora handiena katalogoan bilaketen egiten pasa badu (17 000 orri ikusiak 683 orenez), beste artikulu batzuek ere zuen arreta lortu dute.

“Gure hautaketa” sailean gehien irakurri dituzuen 5 artikuluak dhauek ira:

“Testu hautatuak” sailean gehien irakurri dituzuen 5 artikuluak hauek dira:

Euskarazko liburu bat zailtasun bereziak dituzten haurrentzat

Bi urtetarik, nazioarteko IBBY (International Board on Books for Young people) erakundeak, haur literatura eta alfabetizazioa bultzatzeko sortutako elkarteak, Zailtasun Bereziak dituzten Haurrentzako Liburu Nabarmenen katalogo bat argitaratzen du.

2017ko hautaketan (laster agertuko dena), 50 bat liburu izanen dira, eta horien artean euskarazko bat : Aurretik ondoren Anne-Margot Ramstein eta Matthias Aregui-rena, 2014an Ttarttalok argitaratua.

Ikus informazioa galtzagorri.eus gunean.

IBBY-ren gunea : http://www.ibby.org/

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak