Azken berriak

“Handia” Oscar sarietako bidean

Handia, Garaño eta Sarriegiren film ospetsuak, zine-gelak bete eta eta Goya sarietan handizki garaile atera eta (10 sari), Hollywoodeko bidea hartu nahi luke, eta horretarako lortu du, Javier Freserren Campeones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben batera, aurre hautatua izatea Espainia  AEBetako zinema sari nagusietan ordezkatzeko.

Bigarren aldia da euskaraz ekoiztutako film bat maila horretara iristen dela, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño beraren Loreak izan zelarik lehena.

Ikus informazioa berria.eus gunean

"Euskararen munduak" kolokioaren bideoak sarean

Euskal Etnopoloak 2018ko ekainaren 29an antolatu zuen “Euskararen munduak: indar-guneak eta erronkak” kolokioaren grabaketak Euskal Kultur Erakundearen gunean dira:

Ikus eke.eus gunean

Liburubila atari berria

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politika sailak Liburubila  atari berria aurkeztu du, bilaketa motore federatu berri bat biltzen dituenak Euskadiko irakurketa publiko sareko katalogoa, eLiburutegia (liburu numerikoen mailegu ataria), eta LiburuKlik (liburutegi numerikoa). Orotara, 845 000 liburu, 16 250 liburu numeriko, 70 671 ikus-entzuneko artxibo, 70 671 entzunezko, 11 000 dokumentu digitalizatu eta 4 500 irudi leihatila bakarrean

Accèder au site liburubila

Iñaki Martiarena « Mattin » idazle egonaldian Nekatoenea

Urte guziez bezala euskal literaturan sorkuntza bultzatzeko ekintza garrantzitsua iraganen da 2018ko udazkenean : idazle egonaldia Nekatoenean, Hendaian dagoen Abadia eremuko toki zoragarri horretan.

Aurten, hautatua izan den artista Iñaki Martiarena « Mattin » da, ilustratzaile eta komikigilea.

Azaroaren 5tik hilabete batez egonen da Nekatoenean, kamishibai baten sortzea duela helburu: hau da, japoniar antzerki ohituretan oinarritutako istorien kontatzeko erabiltzen diren gertaldi marraztuak.

Idazle egonaldia Euskal Kultur erakundeak, Euskal Idazleen elkarteak eta Nekatoeneak, Euskal Itsasbazterreko IEZIren sorkuntza arloak, partaidetzan antolatzen dute.

Informazio gehiago eke.eus gunean

Mattinek arlo desberdinetan jarduten du marrazten : hainbat aldizkarietan (Argia, Aizu, Berria…), haur literatura albumetan, baita komikigile gisa (ikus Bilketa atarian Zarramakalda bere azken tituluaren aipamena)

Argazkia: Iñaki Martiarena "Mattin" via Wikimedia Commons

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak