Azken berriak

Euskara batuaren aztarnatik

Euskaltzaindiaren mendeurrena eta Arantzazuko batzarreko 50 urteen kari, jardunaldiak iragan dira Baionako Herriko Etxean, irailaren 13an, 1964ko Baionako batzarren eragina oroitarazteko euskara batuaren sortze prozesuan.

Garaiko lekuko zuzenak eta gaurko kultura egileak gaiaz eta ondorioez aritu dira.

Ikus informazioa euskaltzaindia.eus gunean

(H)ilbeltza beka Josu Barambores Zubiriarentzat

(H)ilbeltza (literatura beltzaren promozio elkartea), Txalaparta argitaletxea eta Baztango udaletxearen artean sortutako beka Josu Barambores Zubiria itzultzaileari eskaini zaio.

5000 euroko laguntza hau Patricia Highsmith idazlearen The Blunderer eleberriaren itzulpenerako baliatuko du.

 

Ikus Argia.eus gunean

“Handia” Oscar sarietako bidean

Handia, Garaño eta Sarriegiren film ospetsuak, zine-gelak bete eta eta Goya sarietan handizki garaile atera eta (10 sari), Hollywoodeko bidea hartu nahi luke, eta horretarako lortu du, Javier Freserren Campeones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben batera, aurre hautatua izatea Espainia  AEBetako zinema sari nagusietan ordezkatzeko.

Bigarren aldia da euskaraz ekoiztutako film bat maila horretara iristen dela, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño beraren Loreak izan zelarik lehena.

Ikus informazioa berria.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak