Azken berriak

10. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Urtero bezala, Elkar argitaletxeak ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatzen du. Izenburu horren atzean hiru lehiaketa desberdin ezkutatzen dira::

  • “Ipuina ilustratu”: 4-9 urteko haurrek aukera badute Pello Añorgak lehiaketa horretarako bereziki idatzi duen ipuin baten ilustrazioa proposatzeko;
  • “Ilustrazioa ipuin bilakatu”: 10-14 urtekoek aldiz Elena Odriozolak asmatutako marrazki batetik abiatuz, ipuina asmatu eta idatzi beharko dute;
  • “Komikia edo bineta sortu”: 15-16 urtekoentzat desafioa euskal kantu bat komiki bihurtzea izanen da.

Ikus Elkar.eus gunean

Louis-Lucien Bonaparte-en eskuizkribuak numerizatuak

Louis-Lucien Bonaparte (1813-1891),  enperadorearen iloba, euskara filologo amorratua zen (Ikus Louis-Lucien Bonaparte-en euskal aditza tauletan artikulua). Idatzi du, bildu du, baina bereziki garaiko adituei euskarari buruzko lan ugari manatu ditu. Bere eskuizkribuetarik anitz Nafarroako Artxibo Orokorrean gordeak dira eta berrikitan horietarik ugari haien webgunean, molde numerikoan argitaratu dituzte.

Ikus katalogoa sareane

2017an gehien irakurritako Bilketako artikuluak

Gure hautaketa sailean (numerizatutako dokumenten balorazioari eskainia), 2017urtean gehien lotu zaituztet artikuluak hauek izan dira:

  1. Donibane Lohizune eta Ziburu, historio bat zortzi mapetan. Ez da gehien klikatua izan den artikulua, baina zeinetan denbora gehien pasa duzuena;
  2. Cocina icasteco liburua, chit bearra famili gucietan, eta bere 19. mendeko euskal errezetak;
  3. Arnaut Oihenarten Atsotitzac edo Refraüac, klasiko dena 1657tik.
  4. Euskararen eta Kantabriako nobleziaren jatorri eta antzinatasuna, Perotxegi kapitainarena, munduaren jatorria euskal etimologiatik azaltzen duena;
  5. Gidaria eo eskuliburua, frantsesez eta euskaraz, Darthayet-ena, haren hiztegi, lexiko eta gutun ereduekin.

Ikus Gure hautaketa saila

Tesu hautatuak  sailean (non euskarazko edo Euskal Herriari buruzko testu klasiko batzuk aurki ditzakezuen) geien irakurri dituzuen artikuluak izan dira:

  1. Kontrapas, Bernart Etxeparen 1545an idatzia
  2. Saint-Sébastien, Victor Hugok 1843an Notes de voyages et dessins karnetan idatziak
  3. Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons, de Lancre inkisidoreak 1612an argitaratua
  4. Azeria, belea eta mandozaina, Duvoisin Kapitainaren 1884ko Baigorriko Zazpi liliak  bildumakoa
  5. Mendian galdu direnei, Xalbadorren 1973ko bertso famatua.

Ikus testu hautatuen zerrenda osoa

Euskarazko komikien ekoizpena 2017an

Komikeri gunean urte osoan informazioak biltzen eta zabaltzen ditu euskarazko eleberri grafiko eta komikiei buruz.

Hona, gune horren arabera, 2017an atera diren 27 euskarazko komikiak:

Azala

Izenburua

Egilea

Argitaletxea

 

Eusklabo alaiak

Asisko

Gureberriak

Sorkuntza

Zulo bat oroimenean

Pascal Regnauld

Roger Seiter

Miel A. Elustondo

Harriet

Itzulpena

Santa familia

Eider Rodriguez

Julen Ribas

Euskal Herriko Ikastolak

Sorkuntza

Sorgin seinalea

Gregorio Muro Harriet

Daniel Redondo

Harriet

Sorkuntza

Waluk

Ana Miralles

Emilio Ruiz

Bego Montorio

Astiberri

Itzulpena

Tipi-tapa

Susanna Martín

Mugarik Gabe

Sorkuntza

Wounded

Damien Marie

Loïc Malnati

Joanes Urkixo Beitia

Harriet

Itzulpena

Asterix eta pertza

René Goscinny

Albert Uderzo Maddalen Arzallus

Salvat

Itzulpena

Inozoen errua

Laurent Galandon

Anlor

Joanes Urkixo Beitia Gregorio Muro

Harriet

Itzulpena

Hegoak astinduz

Laurent Galandon

Arno Monin

Harriet

Itzulpena

Asterix Italian

Jean-Yves Ferri

Didier Conrad

Thierry Mébark

Maddalen Arzallus

Salvat

Itzulpena

Neska hura hegan hasi zen eguna

Beka

Marko

Maëla Cosson

Miel A. Elustondo

Harriet

Itzulpena

Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa

Beka

Marko

Maëla Cosson

Miel A. Elustondo

Harriet

Itzulpena

Darwin : teoriaren eboluzioa

Jordi Bayarri

Maialen Berasategi

Ikaselkar

Itzulpena

Irribarrez : Urteko bilduma : #GaurkoTira 2016/2017 ikasturtea

Eñaut Aiartzaguena

Eñaut Aiartzaguena

Sorkuntza

Itzulera

Duhamel

Miel A. Elustondo

Harriet Ediciones

Itzulpena

Isidoro Fagoaga: bada tenorea

Jon Abril

Joseba Larratxe “Josevisky”

Berako Udala

Sorkuntza

Arditutakoak

Mikel Begoña

Adur Larrea

Bertsolari aldizkaria

Sorkuntza

De Rerum Natura 7

Zaldieroa

Elkar

Sorkuntza

Jaizkibel konpainia. 20 urte

Iñigo Goikoetxea

Jaizkibel konpainia

Sorkuntza

Txomin, Txirulo eta Latxa

Jon Mikel Udakiola

Txipibooks

Sorkuntza

Alaia, euskalduna eta musulmana

Pernan Goñi

 

Zas! Zurrumurruen aurkako sarea

Sorkuntza

Lami, bidaiaren hasiera

Mikel Antero

Gaztezulo

Sorkuntza

Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa #2

Ian Nose

Ahabi comics

Sorkuntza

Non legimus: hitzen gerra

Gabriel Alejandro

Ahabi comics

Sorkuntza

Zonbat diru hainbat miru

Pxix
Ttipilo

ZTK

Sorkuntza

Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat

Rosalind B. Penfold

Asitiberri
Bizkaia Faru Aldundia

Sorkuntza

komikeri.wordpress.com

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak