Azken berriak

Hiru antzerki obra berri Ganbila bilduman

Susa argitaletxeak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu ditu: Eneritz Artetxe eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun. Izenburu horiek aurretik argitaratutako hiru antzerki-testu sorta osatzera datozte. (Ikus Ganbila: euskal antzerkia harpidetzan artikulua)

Ganbila Susa argitaletxeak antzerkiari zuzentzen dion bilduma da, EHAZE Antzerkizale (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) elkartearekin lankidetzan sortua. Euskaraz idatzitako antzerki testu  bilduma egonkor bat eskaintzea dute xedea. Liburuak aleka eros daitezke baina egitasmoari harpidetuz gero oblag etxen jaso daitezke.

  

Ikus KulturSharea.eus atarian

Sareko mediateken zati berirekitzea

Bi hilabete baino gehiago hetsiak egon ondoren, Iparraldeko mediatekak irakurlegoarekin berriz lotzeko baldintzak antolatzen ari dira. Irakurketa erakunde gehienek etxera eramateko erreserba sistema aukeratu dute. Jendeari ateak berriro irekitzen dizkiotenak aldiz, aurretik hitzordua eskatuta, bakanagoak dira.

Ikusi mediateketara hurbitzeko moldeak:

Baionako mediateka
Biarritzeko mediateka
Donibane Lohitzuneko mediateka
Hendaiako mediateka
Amikuzeko mediateka
Donibane Garaziko mediateks
Kanboko mediateka
Hazparneko mediateka
Uztaritzeko mediateka
IKAS

  

Ikus Mediabask-en

Bilketa Facebook sarean orai

Hemendik aitzina, Bilketaren berri izaten ahalko duzu Facebook sare sozialean.

Bertan atariko artikuluak agertuko dira noski bai eta beste argibide ugari ere: liburutegi eta kultur eragile partaideek antolatu hitzorduak, literatur kontuak, musika, bideoa, numerizatutako altxorrak eta abar.

Segi gaitzazu!

  

Bilketaren Facebook orria bisitatu

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak