Azken berriak

Euskadi literatura 2019ko saridunak

Jaurlaritzako ordezkariek urriaren 2n Euskadi Literatura saria jaso duten sortzaileen izenak jakitera eman diztute Gasteizko Artium erakustokian.

Euskarazko Literatura: Irati Elorrieta, Neguko argiak (Pamiela, 2018) eleberriarentzat.

Haur literatura: Patxi Zubizarreta, Korri, Kuru, Korri! (Ibaizabal, 2018) haur eleberriarentzat.

Ilustrazioa: Asisko Urmeneta, AztiHitza: Xahoren biografikoa (Erroa, 2018) komikiarentzat.

Sariztatu bakoitzak 18 000€ko beka jaso du bai eta ere lanen itzultzeko proposamena 4 000€ko diru laguntzari esker. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 18n iraganen da Tabakaleran. Arte horretan, beste sailetako irabazleak - Literatura Gaztelaniaz, Saiaketa Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena - ezagutuko ditugu.

 

Ikus artikulua Berria.eus gunean

Euskal hiztegi etimologikoaren aurkezpena

Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa argitaratu berri du. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da. Egitasmoa 2010n abiatu zen Joseba Lakarraren zuzendaritzapean;  Julen Manterolak eta Iñaki Segurolak hasi lanari lotu ziren azken urteetan Gabriel Fraile eta Koro Segurola.

200 hitz-familia, kasik 2.600 sarrera eta azpisarrera bilduak dira bertan, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin eta beste hainbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean agertu da; berantago euskarri digitalean plazaratzea aurreikusia da.

Hiztegiaren aurkezpena 2019ko urriaren 9n Baionako Fakultatean eginen da 10:30tan. Tokia atxikitzea aholkatua da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. idatziz.

Ikus Kultursharea.eus gunean

«Sorginkeria. Jukutriak eta dantzak» erakusketa Irisarriko Ospitalian

Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak sortu erakusketa koloretsuan 17. mendean Euskal Herrian iragan gertakariei behako berri bat eskaintzen digute. Lapurdiko eta Nafarroako sorgin ehiza famatua, 1609n hasi zena, historialarien azken ikerketen harira galdekatzen eta lehen aldikotz xelebreki marrazten dute.

2019 irailaren 21tik abenduaren 20ra. Urririk, astelehenetik ostiralera 10:00-12:30 eta 13:30-17:30, larunbatean 10:00-12:30.

 

Ikus Eke.eus gunean

Arnagako 2. liburu azoka

Irailaren 22n igandean, Ondarearen europar egunen barnean, Kanboko herriak eta Arnaga Jauregiak « Arnaga, le jardin des livres » liburu azokaren bigarren edizioa antolatzen dute.

Rosemonde Gérard olerkariaren eta Edmond Rostand-en emaztearen egongelaxhako Jean Veber-en « Maitagarri ipuin » dekoratu tindatuaren itzuleraren kari, Arnaga Jauregiak 2019ko ekitaldi guziak « Kondairak, irudimenak eta Fantasy » gaiaren inguruan garatuko ditu.

  

Ikus egitarau osoa

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak