Azken berriak

Karmele Jaio “Best European Fiction 2017” bilduman

Urtero, Dalkley Archive Press argitaletxeak ingelesera itzulitako Europa osoko fikzio laburren bilduma bat argitaratzen du. Antologia honen xedea da publikoari, kritikariei, argitatzaileei, gaurko europako literatura eta itzulpengintza hoberenaren berri ematea.

2016an Harkaitz Cano izan bazen, aurten Karmele Jaio izanen da euskal literaturaren ordezkari bilduma horretan, bi ipuinen itzulpenekin: The mirror eta The scream.

Ikus informazioa autorearen gunean: https://karmelejaio.com/2016/12/29/best-european-fiction-2017/

Maule - IRAKURTarratsa

Mauleko Mediatekan urtarrilaren 14ean

Frantziako “Nuit de la Lecture” ekitaldiaren baitan, mauleko mediatekak eüskarazko literatüra-beila bat antolatzen dü

17 :00 : Libürü solas Su Zelaiak eleberri historikoa Barnekaldeko Irakurleen Klubaren esküetan.

Kümita Mikel PERUARENA idazlea

Nola izkiriba gerlari bürüzko fikzione bat, zentako ,zertan berma ?

18 :00  Txakolat eznea eta errege opila oroentako

18 :30: Lehen Gerla Mundiala Eüskal-Herrian gaüaldia

  • Historiari bürüzko mintzaldia : Eneko BIDEGAIN
  • Soldado gütünen irakurteak: HERGARAI BIZI alkartea
  • Gerlako kantoreak : Allandu ETXAHUN, Jean-Michel BEDAXAGAR
  • Alemaniako presuntegietako soldadoen grabaketak entzüngei
  • Olerki, sonü, müsika gaü orotan: Mixel ETXEKOPAR

Oro kitorik eta eüskaraz

Tzaizte gustüan gure historiaz habororen jakitera, gure literatüraren barna kurritzera, gure hizkuntzan, prefosta

Baionako mediatekako euskal funtsa CCfr-ean

2011tik Baionako hiria Frantses Liburutegi Nazionalaren (BnF) “pôle associé” [partzuer gune] gisa ezagutua denez, elkarlan bat eramaten da, bereziki euskal funtsen eta Bilketaren inguruan. Azken aitzinamenduetan aipa daiteke Baionako mediatekako bi funts (euskal funtsa eta Lafitte funtsa) CCfr – Frantziako Katalogo Kolektiboko  basean sartu direla.
Funtsen aurkezpenak aurki ditzakezu:
-    Baionako Mediatekako euskal funtsa
-    Baionako Mediatekako Lafitte funtsa
Eta edukietan bilatzen ahal duzu:
-    Euskal funtsaren edukia
-    Lafitte funtsaren edukia

“Vitoria-Gasteiz” itzulpen sariak

2016ko abenduaren 2an, “Vitoria-Gasteiz” literatura sariak banatu dira. Patxi Zubizarretak eraman du haur literatura itzulpen saria Dalai Lamaren zaldiak, Pablo Zapataren Los caballos del Dalai Lama-ren itzulpenarekin, eta Koro Navarrok gazte literatura itzulpen saria Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk, Edgar Allan Poe-ren The black cat and other writtings-en itzulpenarekin.

Azpimarra daiteke Patxi Zubizarretak laugarren aldikoz lortzen duela sari hori, Printze txikia (2002), Ibrahim jauna eta Koranaren loreak (2007) eta Irasagar arbolaren itzalean (2012) lanen ondotik.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak