Elezahar, ipuin eta legendak

Iouin hau Jean Elizalde Zerbitzari-ren Saltsa-Maltsa eskuizkributik heldu da.

Ikus "Azkaine - Saltsa-Maltsa" aurkezpen artikulua: http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1486-azkaine-saltsa-maltsa

Ikus dokumentu numerizatua: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:541866

  • Uhaldeko harrobiko laminak

    Harritzeko izanen zen Azkaineko zoko-mokoetan ez baginu lamina istoriorik kausitu. Bat erran dezagun, polita delakotz. Uhaldeko harrubian denbora batez baziren laminak. Gau guziez tximiniari behera Uhaldeko sukalderat sartzen ziren eta han esne ontzi guziak husten. Ez zezaketen buru Uhaldeko nagusi gaixoek. Behin etxekoandreak bere baitan eginik josteta horrek aski iraun zuela, oro oherat igorri zituen hamar orenetako eta bera sukaldean gelditu. Berea gogoan, zartagin bat eman zuen suan olioz betea. Gauerdi zen lehen lamina tximiniari behera jautsi zelarik. Lamina ibili zen jo eskuin, jo ezker, leihotik mahairat, mahaitik pegartegirat, baina nehon deusik ezin atzemanez hurbildu zitzaion azkenean etxekoandreari:
    -    Zer erretzen duzu zartagin horretan atsotto?
    -    Neronek nire burua, lamintto.
    -    Zer?
    -    Neronek nire burua. Hurbil zaitez gehixeago ikusteko!
    Eta hainbertzenarekin, laminari ohartzeko astirik utzi gabe, olio zartagina besainka igorri zion bi begien erdirat. Pentsa laminaren garrasiak! Etxe guzia iratzarrarazi zuten! Erran gabe doa lekuak atxatxo hustu zituela laminak eta bi jauziz han zela harrubian bere lagunen erdian!...
    -    Nork ezarri zaitu planta horretan, laguntto?
    -    Neronek nire burua.
    Eta ez zioten lagunek bertzerik ateratu dohakabeari, marruma ikaragarri batzuk salbu. Egia usnatu zuten halere eta biharamun arratsean mendekatzea deliberatu. Uhaldeko etxekoandreak ez zioten denborarik utzi: herriko erretorea deitu zuen eta inguruetako zilo guziak benedikarazi. Otoitzek hil ote zituzten laminak, edo urrundu? Ez dakite Azkaindar zaharrenek. Menturaz Arraioko lamina-ziloetarat joan ziren eta han kokatu: Uhaldean ez da beti geroztik bat bakarra agertu…

    Jean Elizalde Zerbitzari, Saltsa-Maltsa

  • Les lamina de la ferme Uhalde

    Il aurait été étonnant si nous n’avions pas trouvé d’histoire de lamina dans les recoins d’Ascain. Racontons-en une, parce qu’elle est jolie. À une époque, il y avait des lamina dans les carrières de la maison Uhalde. Chaque nuit, ils entraient en descendant la cheminée dans la cuisine d’Uhalde et y vidaient tous les pots de lait. Les malheureux maitres d’Uhalde ne savaient y faire face. Un jour, la maîtresse de maison, jugeant que le jeu avait assez duré, envoya tout le monde au lit à dix heures et resta dans sa cuisine. Son idée en tête, elle mit sur le feu une poêle pleine d’huile. Il était minuit quand le premier lamina descendit par la cheminée. Le lamina alla voir à gauche, alla voir à droite, de la fenêtre à la table, de la table au cruchier, mais ne pouvant trouver quoi que ce soit nulle part, il s’approcha finalement de la maitresse de maison :
    -    Que fais-tu cuire dans cette poêle, petite vieille ?
    -    Moi-même tout seul, petit lamina.
    -    Quoi ?
    -    Moi-même tout seul. Approche-toi un peu plus pour voir !
    Et arrivé là, sans laisser au lamina le temps de remarquer quoi que ce soit, elle lui envoya directement l’huile de la poêle entre les deux yeux. Imaginez les cris du lamina ! Il réveilla toute la maisonnée ! Il va sans dire qu’il quitta les lieux rapidement et qu’en deux bonds il était à la carrière près des siens !...
    -    Qu’est-ce qui t’as mis dans un tel état, petit ami ?
    -    Moi-même tout seul.
    Et se amis ne purent rien tirer de plus du pauvre malheureux, à part quelques gémissement effrayant. Ils subodorèrent toutefois la vérité et décidèrent de se venger le lendemain soir. La maîtresse de maison ne leur en laissa toutefois pas le temps : elle avait appelé le curé du village et fait bénir tous les trous des environs. Les prières ont-elles tué les lamina, ou les ont-elles juste éloignés ? Les plus vieux Azkaindar ne le savent pas ; peut-être qu’ils ont été dans les « trous à lamina » d’Arraioa et qu’ils s’y terrent. Dans tous les cas, pas un seul n’est réapparu à Uhaldea depuis.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu