Harrera
On-line katalogoak Euskal Museoaren liburutegiko bilduma informatizatuak erakusten ditu.
Liburutegiko idazlanen kontsulta Gaztelu Berrian egiten da, hitzordu bat hartuz gero.
Liburutegia zabalik dago publiko orori, ikasle eta ikerleei, izen-emate beharrik gabe. Idazlanak zuzenean eskura edo biltegietan daude, eta kontsulta bertan egin behar da.
Ondare funtsa
Euskal Museoaren liburutegia inportantea da euskal gaiei buruz. Liburu bitxiak, bakanak eta zaharrak (gehienbat XVI. eta XIX. mendeen bitartekoak) ugari dituenez gero, erreferentzia-bildumaren estatusa erdietsi du.
Museoa 1922an sortuz geroztik, objektuak ez ezik liburuak ere biltzen hasi zen, lehenik eta behin, museoak berak jorratzen zituen gaiak dokumentatu ahal izateko. Beste bildumak bezala, dohaintzei esker funts hura berehala handitu zen. 1962tik aitzina, Jean Haritschelhar zuzendari berriak eskurapenak egiteko politika gogotsua garatu zuen. Hein handi batean, haren ondorioz lortu du liburutegiak oraingo ospe ona.
Harekin batera, liburutegi pribatuetatik ere sekulako dohaintzak jaso zituen, balio handiko idazlan bitxiak, bilduma osoaren kalitatea eta aberastasuna nabarmen joritu zutenak: Manu de la Sotaren liburutegia (1965), François Faurerena (1969), M. de Abrisquetarena (1985).
Funtsa:
20.000 liburu
650 aldizkari/egunkari izenburu
200 eskuizkribu
Euskal museoaren bilduma ikonografikoak
Euskal Museoak 50.000 agiri ikonografiko baino gehiago dauzka: argazkiak, estanpak, afixak, mapak eta planoak…
Funts hau digitalizatze-prozesuan da. On line kontsultarako.