Baionako mediateka

 

 

 

Zerbitzuak

Publikoaren harrera : Irakurketa publikoaren gunea, musika eta multimedia barne – Ondarearen gunea
1 500 m² eremu publikoa – 300 jarleku.
internet-en ibiltzeko 7postu
WiFi - E-Tabletak - Irakurgailuak
Bibliobus-a : gazteentzako liburutegi txikia
300 000 erreferentziako katalogo informatizatua, sarean kontsulta daitekeena
Liburutegi numerikoa

Kultur ekintzen egitaraua eta liburutegitik kanpoko ekintzak

Kultur ekintzen egitaraua eta liburutegitik kanpoko ekintzak: erakusketa eta animazioak (autoreekin topaketak, filo-kafetegia, mintzaldiak, kontzertuak…), eskolen harrera eta eskoletara joatea, haurtzaindegietara, zaharren egoitzetara, presondegira…
Etxerako zerbitzua.

Bildumak

300 000 inprimaki (liburu eta aldizkariak)
Aldizkari arruntetarako harpidetza: 345 izenburu
Prentsa ikertzeko sareko datu base bat
Entzunezko dokumentuak : 23 000 ; liburu grabatuak : 500
Multimedia : 4 700 DVD
Esku izkribuak : 770
Dokumentu grafikoak (argazkiak, karta postalak, estanpak eta grabadurak, mapak eta planoak…) : 5 000

Ondare funtsa

Bere historia dela eta, liburutegiak funts zahar aipagarria du : 25 000 liburu (1915 baino lehen), 770 esku izkribu eta artxibo, 1 800 mapa eta plano, 1 300 aldizkari izenburu : Lafitte, Ducéré, Hérelle, Bonnat, Le Roy, Delay
Zezenketa, txokolatea eta giza eskubideei buruzko gaikako funtsak eta funts okzitano-gaskoina. Ondare funtsak garatzen segitzen du. Urtero, aurrekontuaren zati handi bat dokumentu zaharrak (salmenta aretoak, liburu zaharren liburutegiak, internet) eta bibliofilia garaikidea eskuratzeko erabiltzen da.


Euskal funtsa
19 000 liburu
500 prentsa eta aldizkari izenburu
9 000 artikulu landuak
600 eskuizkribu
700 mapa eta plano
2 500 argazki
1 300 estanpa
1 300 soinu grabaketak
160 DVD
Hastapenetik egituratzen joan den funtsaz gain, erosketa eta emariekin, liburutegiak Lafitte kalonjearen funtsa atxikitzen du, hots euskara eta euskal kulturaz zuen liburutegia (3 800 liburu XVI.mendetik XX.mendera arte).
XVI. eta XVIII.mendeen artean ere euskaraz inprimatu ziren G. Hérelle, Duvoisin Kapitaina, Harriet, Haranederen eta pastoraletako kaieren esku izkribuak.

Baionako Mediatekak 2008an abiatu zuen euskal funtsei buruzko egitasmoaren zeregin nagusia funts hauen plazaratzea izan da (atari bat, numerizazioa, erakusketa birtualak…).

 

Sainte-Croix auzoko helbidea

Place des Gascons
64100 Bayonne

Planoa

Hiriguneko helbidea

10 rue des Gouverneurs
BP 60013
64109 Bayonne Cedex

Planoa

Harremanak

  • Tel : 05 59 59 17 13
  • mediatheque[arobase]bayonne[point]fr

Mediatekako webgunea

Ordutegiak

Hiri erdi
Astelehen, Astearte, Ostirala : 10 :00-12 :00 eta 13 :00-18 :00
asteazken, larunbata :10 :00-12 :30 eta 14 :00-17 :00
osteguna: 14 :00-19 :00

Sainte-Croix-ko ordezkaritza
astelehen, astearte, ostirala : 13 :00-18 :00
asteazkena: 10 :00-12 :30 eta 14 :00-17 :00
osteguna : 14 :00-18 :00
larunbata : 10 :00-12 :30