Euskal kultur erakundea (EKE)

Euskal Kultur Erakundearen eginkizun nagusia euskal kulturaren garapenaren eta hedaduraren sustatzea da.
Sortu zenetik, Uztaritzen du egoitza. Euskal kulturaren zaintzea, transmititzea eta hedatzea ditu lan ardatzak. EKEk 160 kultur elkarte kide baditu eta egun guzietakoan laguntzen ditu. Elkarte horiek ikusgarrigintza, literatura, ondarea, entzun-ikus eta arte bisual alorretan ari dira. Euskal Kultur Erakundeak kultura ekintzen eragile ere izan nahi du. Beraz, bere egitasmoak garatzen ditu, bere elkarteekin eta beste kideekin elkarlanean.
EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolarekin partaidetzan, Frantziako kultura ministeritzak eman "Etnopoloa" labela erdietsi du 2017an.

 

Zerbitzuak

Ahozko ondarearekin zerikusia duten hainbat ikus-entzunezko dokumentu numeriko daude kontsultagarri Euskal kultur erakundean, dagozkien jabe desberdinen baimenarekin beti.
Kontsultagune hori deneri irekia da (ikerlariak, ikasleak, artistak, kultur eragileak, kulturzaleak…) eta dohainik eskaintzen den zerbitzua da.

EKE-ko egoitzan kokatua da, Uztaritzeko Lota Jauregiko 1.estaian.
Oharra: 1.estaiara igotzeko zailtasunak dituztenentzat kontsulta sartzeko gela batean antola daiteke hala eskatuz gero hitzordua hartzean).

 

Ezinbestekoa da hitzordua hartzea aitzinetik.

  • Hitzordua hartzen da 05 59 93 25 25 telefono zenbakira deituz, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emailera mezu bat bidaliz.
  • Gunea ostirale goizez idekia da, 8:30tatik 12:30ak arte.

 

Bildumak

Gaur egun, ondoko funtsak daude kontsultagarri:

  • "Eleketa" ahozko bilketa programako lekukotasunak (320 bat lekukotasun)
  • Maite Barnetxe kazetariak 1971 eta 1986 artean zuzendu "Euskal Herria orai eta gero" telebista emankizunak
  • Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania) - Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)
  • "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren dokumentuak

Helbidea

Euskal kultur erakundea
Lota Jauregia
64480 Uztaritze

Planoa

Harremanak

Tel. 05 59 93 25 25
info@eke.eus

EKEko aktualitateak

Idekitze tenoreak

Astelehenetik ostiralera:
9.00 - 12.30 / 13.30 - 18.00 (17.00ak ostiraletan)

Funtsa kontsultatzeko ostiralarekin, 8.30tik 12.30era, aitzinetik hartuz hitzordua.