Ikas euskal pedagogia zerbitzua

 

 

IKAS pedagogia zerbitzua 1901eko legepeko elkartea da. Hitzarmenez lotua da Euskararen erakunde publikoa eta Hezkuntza nazionalarekin. Bere zerbitzuak ikastetxe publikoetako, ikastoletako eta eskola giristinoetako irakasleei zuzentzen dizkie, bai eta helduen irakaskuntzakoei. Eragile kulturalen eta publiko zabalaren galdeei ere ihardesten die.

 

Zerbitzuak

Denei irekia da

14 000 dokumentu mailegatzeko edo kontsultatzeko.

Aldizkariak: 25 izenburu (kontsultatzeko)

2 ordenagailu sarean ibiltzeko

Informatika gela (10 ordenagailu), formakuntzak antolatzeko.

 

 

Animazioak

Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak irakasleentzat eta publiko zabalarentzat.

Ikastaldeak ongi etorriak dira.

 

 

Dokumentuak

Sarean den katalogoan, 30 000 dokumentu kontsultagarri.

Liburuak, CDak, DVDak, aldizkariak, jokoak, dokumentu numerikoak.

Andanakako liburuak, ikasgelan erabiltzeko: 300 haur eta gazte literatura izenburu 15-25 aletan eskuragarri.