Kanboko mediateka

 

 

Zerbitzuak

340 m²-ko eremu batetan, Kanboko herriko mediatekak bere erabiltzaileei 17000 dokumentu baino gehiago proposatzen dizkie.

Hiru eremutan banaturik (haurtzaroa, gaztaroa eta helduak), bildumak adin guziendako dokumentalez eta fikziozko obrez, diskoz, DVD-ez, eta aldizkariz osatuak dira.

4 ordenagailuko multimedia guneak bulegotika tresnak erabiltzeko eta internet-en arakatzeko aukera eskaintzen du.

40 m²-ko animazio gela behin-behineko erakusketei, kultur gertakariei eta ipuinaren orenei (bai frantsesez, bai euskaraz) zuzendua da.

Tokian bertan irakur daiteke libreki eta urririk. Mediatekan izen emaitea gizabanakoa da eta urte batez dokumentuen mailegatzeko eskubidea idekitzen du ; udatiarrek edo ur onen erabiltzaileek anarteko harpidetza har dezakete.

 

Bildumak

13500 liburu
22 harpidetza helduen aldizkarientzat
16 harpidetza haurren aldizkarientzat
2500 diska
880 DVD

 

Ondare funtsa

Mediateka  Edmond Rostand eta Rosemonde Gérard-ri buruzko obra zenbaiten jabe da (lehengo argitalpenak, gutunak).

 

Euskal funtsa

1700 liburu
3 harpidetza helduen aldizkarientzat
Harpidetza 1 haurren aldizkarientzat
300 diska
50 DVD

Sarean aurkitu

Harremanak

  • Tel. : 05 59 93 50 70
  • mediatheque[a bildu]mairie-cambolesbains[puntu]fr

Irekitze orduak

Asteartea : 14h – 18h30
Asteazkena : 9h30 – 12h30 et 14h00 – 18h30
Ostirala : 14h – 19h
Larunbata : 9h30 – 13h