Manex Erdozaintzi-Etxart liburutegia

Manex liburutegia ZABALIK elkarteak du biziarazten. Bere jatorria  Donapaleuko Frantxixkanoetan dauka. Joan den mende hastapenetik aberastua izan da horgo fraileenganik, aipatu behar ditugularik hemen MANEX ERDOZAINTZI-ETXART poeta eta idazlea, bai eta hartarik landa XANTXO ITURRIOZ, zeinek liburutegi hau indar berezi batez biziarazi eta aberastu baitute gaur dituen obra gehienekin osatuz.

Hauen segida hartua du ZABALIK elkarteak, liburutegiaren biziaraztea bere gain hartzen duelarik osoki 2006ko urritik aitzina, Frantzia mendebaleko probintziako Frantxixkano ordenak deliberatzen duelarik komentua Donapaleuko herriko etxeari saltzea.

Ordutik, DONAPALEUko mediatekan kokatzen da Manex liburutegia, Herri Elkargoaren baimenarekin. Elkarteak funts osoa katalogatua du, eta astean behin publikoari irekia da kontsultarako.

Eskaintza

Deneri irekia da

4500 dokumentu badira, frantsesez, euskaraz edo espainolez, izan liburuak, aldizkariak eta egunkariak. 48 aldizkari bilduma badira bestalde (Argia, Maiatz, Egan, Enbata, Ekaitza, Egunkaria, Esprit, frères du monde...). Edozein gaieko dokumentak dira: euskal eta frantses literatura, historia, hizkuntza, gizartea, filosofia, erlijioa, laborantza, bertsolaritza, artea, kultura, pastorala... Altxorretan 1800ko liburuak badira, esku-iskribuak, apez baten sermoaik, musika partizioak...

Harremana

Amikuzeko mediatekan

64120 DONAPALEU

Tel : 06.63.57.77.30

e-posta : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

webgunea: www.zabalik-amikuze.eus

Sarean aurkitu