Maule-Lextarreko Herriko Libürütegia

        
   
   

 

Züen esküko

Nahiant oroer zabalik : librüak (kaseta eta agerkariak barne) , internet tresna bai eta dokümentü müsikalak dohainik eta zure gisala baliatzen ahal dütüzü. Horien jesaiteko, librütegiko harpidedün izan behar düzü (2€, 5€ edo 8€ urtea).

300 m²ko hedadürako bastiza – 50 ttottogia.

Wifia + 4 ordingailü, eta 3 internetekin.

Librü edireingia -katalogoa- :  22 500 irakur-entzüngei ; honen berri hartzeko.

Erakuska eta animazioneak : gisa hanitxetako jeiak proposatzen dütügü librütegiko egoitzan (irakurteak, ikusgarriak, mintzaldiak...) bai eta erakuskak ere, eta talde errezebitzeak.

 

Librütegiko funtsa

Inprimatüak : 20 500 (17 700 librü + 2 800 agerkari)

Urte güziko agerkari hapidetzak : 36 titülü

Entzüngeiak : 2 000

Eüskarazko funtsa (izkiribüzkoa eta entzütekoa) aberasten ari da, librütegiko langileak hortan gainean lanean ari dira.