Biarritzeko mediateka

 

 

Zerbitzuak

2005eko urtarrilaren 18an estreinaturik, Biarritzeko mediateka literatura, dantza, musika, marrazkia, munduko kulturak eta euskara elkarbizitzen eta nahasten diren kultur gune baten erdian kokatzen da (Frantziako Eskualdeko Kontserbatorioa, Ikus-entzunezko BTSa, Argazkilaritza BTSa, Goi Mailako Arte Eskola, Biarritzeko Gau eskola).

Erabiltzaileei bertan mediateka moderno bateko zerbitzu guziak eskaintzen zaizkie, baina lau bereizgarrirekin:

«Irudia» saila, numeriko saileko sorkuntzaren ezagutzeko eta praktikatzeko (argazki, bideo eta beste euskarri batzuetan trebatzeko tailerrak)

«Amerika» saila, Erdialde eta Hego Ameriketako arte eta kulturei buruzko dokumentazio gunea (literatura garaikidea, fikziozko filmak eta dokumentalak, arlo desberdinei buruzko dokumentazioa -musika, historia, geografia... -).

Dantzari dedikatu gune bat Biarritzeko Balletaren funtsa –Thierry Malandain eta mediatekan dantza aipatzen duten dokumentu guziak–. 

 

Euskal saila eta tokiko funtsa

Euskal saila (3000 dokumentu inprimatu eta ikus-entzunezko mila dokumentu baino gehiago, bereziki musika) eta kasik osoki euskarazko obraz osatua: eleberriak, dokumentudunak euskara ikasteko metodoak barne, prentsa (egunkariak, astekariak, aldizkariak), musika, fikziozko filmak eta dokumentalak.

BTZ IRAKUR KLUBA hilabetean behin biltzen da euskal testuak partekatzeko.

Bilduma horien inguruan, urte osoan zehar erregularki erakusketak eta mintzaldiak antolatuak dira.

Gazteen sailean euskara, euskal literatura eta kultura ere aurkitzen dira. Dokumentuak adinaren arabera (ikus beherago: gazteen gunearen deskripzioa) sailkatuak dira . Euskarazko 4000 liburu inguru, ehunka CD, DVDak eta CD-ROMak aurki daitezke.

Euskal sailari juntaturik, tokiko funtsak publikoari 2300 dokumentu baino gehiago proposatzen dizkio, gehienak frantsesezkoak. Biarritzeko ezaugarri desberdinak aipagai dituzte: arrantza, mundanoa, izadia, kirola, argazkilarien paradisua, … Apal-gainetan aurki daitekeen hainbat gai. Ondotik, Biarritz edo eskualdea aipatzen duten frantsesezko eleberriak badira. Besteak beste ibilaldi bat antolatu, Compostelako bidea segitu, Euskal Herriaren historia eta kultura ezagutu nahi d(it)uenarentzat… Tokiko funtsak Biarritzi, herrialdeari eta muga herrialdeei buruzko informazio aberatsak eskaintzen ditu.

 

Helduen saila

Mediatekaren behereko gela eraikineko alde «klasikoena» da. Klasikoa bere osaketan baina ekipamendu modernoak dituena: entzutegia, erakusketa gela.

Helduen gunea 13 urtez goitiko jende guziei idekia da. Tokian bertan liburuen eta aldizkarien kontsultatzea libre eta dohainikakoa da.

54.000 dokumentu: irakurleek eleberriak, dokumentu-liburuak eta komikiak eskuratzen ahal dituzte. Frantsesezko eleberriak baina ere atzerrikoak (gehienak ingelesezkoak), karaktere lodiko eleberriak, entzuteko liburuak.

Bildumak erregularki berrituak eta aberastuak dira (1500 liburu urtean). Kontsultatzen eta mailegatzen ahal dira.

Helduen sailak erregularki idazleak, irakasleak, artistak Biarritzeko publikoarekin solastatzera gomitatzen ditu, entzutegian egiten diren mintzaldien edo erakusketen bidez. Filo, idazketa, irakurketa tailerrak… eta horrez gain, urtean behin, «Boncourt» sariaren antolaketa, B batekin, Biarritzen bezala!

 

Gazteen sailean

Mediatekako 1. estaian kokaturik, 0-2 urte artekoei egokitu harrera proposatzen du: irakurtzeko tapizak, kartoizko albumak (800), ukitze teklatudun ordenagailu bat.

Orotara, 0 eta 14 urte hartzeko gazteek 20.000 dokumentu baino gehiago kontsulta ditzakete.

Nerabeendako gunean, taldean lan egiteko erabiltzen ahal dituzten mahai handiak badira. Gazteek ordenagailuak ikerketen egiteko baina ere jostatzeko erabiltzen ahal dituzte.

Gazteen gunean proposatzen diren animazioak:

Nini irakurleak mediatekan eta haurtzaindegietan hilabetean behin.

Biarritzeko haurtzain elkartekoentzat irakurketa (0 eta 3 urte arteko haurrentzat)

Eskoletako taldeen errezibitzea irakurketekin edo dokumentuen xerkatzeko aukerarekin.

Irakurketa ozena hilabetean behin.

 

Irudi-soinu saila

Irudi eta soinuaren sailak etengabe berritua den CD eta DVD hautaketa zabal bat aurkezten du.

Animazio franko antolatuak dira: tailerrak, erakusketak… bereziki «ostiraleko zinema» dokumental eta fikzio batzuen aurkezpenarekin. Irudi eta soinuaren sailak handi eta ttipiak (3 urtetik goiti) musikaren deskubritzeko saio batzuetara gomitatzen ditu, «Belarri ttipiak», hilabetean behin larunbat goizez entzutegian iragaiten direnak. 

Bestalde, Biarritzeko mediatekak lineako mediateka numeriko bat sortu du. Interneten dokumentu edo fikzioak, musika, komikiak etab. kontsultatzen ahal dira. Izen emaitea urririk da, baina erabili ahal izaiteko, Mediatekako harpidedun izan behar da.

 

Multimedia zerbitzuak eta numerikoak

Mediatekak hainbat zerbitzu medianitzeko eta numeriko proposatzen ditu:

- Internetera sartzeko sarbidea, ordenagailu finkoetan edo WIFI sarearen bidez.

- Bulegotikako tresnak

- Eskaneatze zerbitzua

- Inprimatze zerbitzua

- Tokian berean tauleta numerikoak prestatuak (kasko entzungailudunarekin / WIFI)

- Liburu elektronikoen prestatzea (e-liburuak)

- Bideo gune ludikoa: Gazteen gunean 3 urtetatik 13 urte arte

Bestalde, Irudiaren sailean irudi geldiari buruzko formakuntza tailerrak proposatzen dira. 

Sarean aurkitu

Helbidea

Ambroise Paré karrika
64200 Biarritz

Planoa

Harremanak

  • Tel. 05 59 22 28 86

Irekitze orduak

Asteartea, asteazkena, ostirala, larunbata : 10h-18h

Osteguna : 14h-18h (Urriaren 1tik - Martxoaren 31ra), 14h-20h (Apirilaren 1tik - Irailaren 30ra)