Pirinio Atlantikoetako Departamendu liburutegia

 

 

Zerbitzuak

Departamendu liburutegiak Pirinio Atlantikoetako herriak eta herri elkargoak laguntzen ditu. Pirinio Atlantikoetako Departamendu Liburutegiak 18 pertsonaz osatu taldea biltzen du, liburuzainei zabalduak zaizkien bi lekutan: Pauen eta Hazparnen, bai eta bi bibliobusetan eta musibus batean, lurralde osoan zerbitzu emateko.

Formakuntza eta aholkua eskaintzea: Liburutegietako arduradun hala boluntario nola profesionalei formakuntza eskaintzea, funtsezko ezagutza eskura eta egunera dezaten.

Laneko gogoeta sustatzea, mintegien bitartez, irakurketa batzordeen bitartez, lan taldeen, bisiten bitartez...

Boluntarioei liburutegiaren eguneroko kudeaketan laguntza ematea:bildumen sailkapena, animazio proiektuak…

Lankidetzan eta koordinatzen aritzea: Izari orotako liburutegien arteko elkarlana sustatzea. Harremanak lotzea kultura, gizarte eta hezkuntzako partaideekin... Informazioa ibilaraztea.

Aberastea eta animatzea: Eskura jartzea liburuak, CDak, erakusketak, maletak, animaziorako materiala, etab., hala bibliobusen eta musibusaren bitartez nola geure biltegietan. Animazio programen sortzaile izatea.

Tokiko proiektuak laguntzea.

Garatzea eta sustatzea: Liburua, informazioa eta dokumentazioa denen esku baldintza beretan izan daitezen sustatzea.

Irakurketa publikoa sustatzea, liburutegiak sortuz eta irakurketa publikoko sareak antolatuz.

Liburutegiak sortzeko proiektuak teknikoki eta diruz laguntzea.

 

Bildumak

220 000 liburu, helduentzat eta haurrentzat (eleberriak, dibulgaziokoak, komikiak, albumak, hizki loditako liburuak…)

Pirinio Atlantikoei buruzko tokiko funtsa, okzitanierazko eta euskarazko dokumentu anitz biltzen dituena

26 000 CD


Euskal funtsa

9500 liburu euskararen eta euskal kulturaren gainean, hala haurrentzat nola helduentzat

Euskal musikako 2000 CD

Sarean aurkitu

Paueko Zentralako helbidea

179 avenue des Lilas
64 000 Pau

Planoa

Hazparneko adarraren helbidea

Centre multiservices
13 rue Gascoïna
64 240 Hazparne

Planoa

Harremanak

  • 05 59 02 97 37
  • contact[a bildu]le64[puntu]fr

Webgunea

Irekitze orduak

Paueko Departamendu liburutegi nagusia

Astelehenetik ostiralera: 8:30–12:30 eta 13:30–17:30

Hazparneko adarra

Astelehenetik ostiralera: 8:30–12:30 eta 13:30–17:00