Tranbien lantegia : André Labarrère herrien arteko mediatekako Ondare Zerbitzua

 

Eremuak

Irakurketa gela handi bat: Kontsulta informatikoak egiteko 25 leku.
Gela ttiki bat, mikrofilmak irakurri eta erreproduzitzeko tresneriarekin eta ordenadore bati lotua.
Kultur eta pedagogia animazioei zuzendutako guneak (erakusketak, mintzaldiak, tailerrak).

 

Zerbitzuak

Bertan kontsultatzea
Erreprodukzio numerikoak igortzea
Lehen mailako 3.ziklorako, kolegiorako eta lizeorako eskaintza pedagogikoa. Harremana : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Sareko katalogoa


Ondare numerizatua

Pireneas : Pirinioetako Baliabideen Liburutegi Numerikoa

Pau-Pyrénées Hirigunearen koordinazioarekin, Akitaniako Jakinduriaren Banku Numerikoan parte hartzen du, Estatuak, eta Akitaniako Eskualdeak sustatzen duten argitalpen programan, alegia. Pirinioetako Baliabideen Liburutegi Numerikoa Paueko ondare egiturek beren baliabideak amankomunean ezartzeko borondatetik sortu zen (2011/01/30ean 200 000 irudi numerizatu ziren).

Bildumak

Tranbien lantegiaren antolaketaren ondotik, eta orain kontserbaziorako baldintza ezin hobeak eskaintzen dituena, herri elkargoko mediateken ondare zerbitzuak eta artxiboek denei idekia den historiaren eta memoriaren gunea eskaintzen diete. Paueko Akademiaren liburutegiaren ondorengo gisa, liburutegiak XV. eta XXmendeen arteko 100 000 ondare dokumentubaino gehiago biltzen ditu : liburuak, esku izkribuak, argazkia zaharrak, estanpak,mapa eta planoak, diskoak, filmak. Bilduma hauen artean diren gai nagusienetakoak dira : lekuko historian pireneismoa, Henri IV, protestantismoa, Pau-rentzat erreferenteak diren idazleak eta abar. Erosketa politika batez gain, dohainak ere izan ditu (Paueko gazteluko liburutegia, Paueko Manescau English Library, Paul-Jean Toulet funtsa, Francis Jammes funtsa), eta ondorioz funtsak ainitz aberastu dira.

Pau-Pyrénées Elkargoko Artxiboak herrietako eta herri elkargoko beste egituren artxiboen bilketa, kontserbatzea eta plazaratzeaz arduratzen dira (eta lehen lehenik Paueko herri artxiboak).

Sarean aurkitu

Helbidea

Avenue Gaston Lacoste
64000 Pau

Aparkaleku bat bada urririk

Planoa

Harremanak

  • Tel. : 05 59 21 30 57
  • archives.patrimoine[arobase]agglo-pau[point]fr

Ordutegia

Astearte, asteazken eta ostiraletan zabalik:

9 :30-12 :30 eta 13 :30-17 :30